Kontrakoak erakartzen du

img_sep_03_2005_36_48

Hona hemen Apple
-n iPod publizitate-kanpainaz ikasi dezakeguna. Apple -k diseinuaz badaki. Apple -k marketingaz badaki.
Apple -k badaki sinpletasunean dagoela gakoa. Begiratu iPod
musika irakurgailua eta iTunes Music Store. Apple -k 0,99 eurotara eta plastiko zuri batera murriztu du industria musikalean zegoen kaosa. Apple -k arrakasta izan du lan egin duelako, eta ez zuk. Begiratu kanpainaren irudiak: Silueta beltza, iPod zuria, izen zuria, hori da dena. Izena iPod zuriarekin konektatzen da; biak dira silueta beltzaren kontrakoak. Indartsua da minimoetara murriztua izan delako. Atzekalde berdea duen irudia azterketa.
Hona memen gakoa:

  1. Atzealde berdea erdi balioan (C45 M0 Y85 K0); honek beltza eta zuria finkatzeko balio du.
  2. Tipografia (Myriad Apple
    ) eta iPod -a dira objektu zuri bakarrak, berehalako kontaktu bisuala lortuz.
  3. Gorputz lengoai adierazgarriak iPod esperientziarekin konbinatzen du.
  4. Irudi osoa produktua barne murriztua izan da. Emaitza: Oso garbi dago! Gehigarria: Oso erraza da zure burua ikustea produktuarekin!

Hurrengo batean efektua nola lortzen den azalduko dut.

Imamon

Hau Arrasateko Imanol Soriano diseinugile grafiko, argazkilari eta blogariaren porfolioa da.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude