Osakidetzak gure 2,2 milioi euro Microsofti

Berriz ere Eusko Jaurlaritzak gure dirua xahutzen dabil. Duela urte bat edo Sustatun
iragarri nuen Open Office-n bertsio berria euskaraz zegoela esaten zuen sarrera aitzaki hartuta, Eusko Jaurlaritzak gure 400.000 euro Microsofti oparituko ziola Microsoft Officeen 16.000 lizentzien erosketa egiteko. Oraingoan Osakidetza
da dirua oparitu dio Microsofti Windows eta Officeko lizentziak erosteko.
Osakidetzak Microsoft Ireland enpresari Windows eta Officeko lizentziak erostea erabaki du. 2,2 milioi euro gastatuko ditu Osakidetzak, ospitale eta osasun-zentroetan erabiltzeko.

Adjudikazio testuak zehazten duenez kopuru bat ez da lizentzia berriak erosteko, baizik eta instalazioak “erregularizatzeko“. Hau da, kasu gehienetan erabiltzailek egiten duten instalazioak eskubideak ordaindu gabe. Informatika munduan askotan gertatzen den arazoa da.

Eta nire galdera da: Zergatik instalatzen du osakidetzako funtzionario batek programa bat ordenagailuan. Horri intrusismo profesionala esaten zaio. Sistemak eguneratzeko informatikariak daude. Pentsa, programatzaile batek bihotz irekiko ebakuntza egiten duela. Ziurrenik gaixoa hil egingo zen.

Windows berria eta Office berria kaleratzen dutenean berriz ere lizentziak ordaindu beharko dira. Administrazio publikoak aztertu beste aukera batzuk beharko lituzke eta estandar irekiak erabili dokumentuak sortzeko egunen baten plataforma eta aplikazioak beste sistema eragile batera migratzea erabakitze badute.

Iturria: internet&euskadi elkartearen bloga

Imamon

Hau Arrasateko Imanol Soriano diseinugile grafiko, argazkilari eta blogariaren porfolioa da.

2 thoughts on “Osakidetzak gure 2,2 milioi euro Microsofti

  1. Hain zaila al da Open Office ordenagailuetan jartzea? Batak osakidetzak jartzen ez duelako, besteak gaixoak jartzen ez duelako; espira amaigabea… Nik Open Office erabiliko nuke duda gabe.
    P.D. DRMari buruzko berririk?

  2. EHUn bardin dabiltz EJIGEtik etorritako buru berriek, zuzendaritza eta idazkaritza guztietan PC pila bat jarri dituzte software jabedunarekin, hots, Windows madarikatuarekin.

    Tartean open ofice edo linux jartzerik ez dago CIDIR edo bertoko informatikako zerbitzutik, lotsagarria. UPVn aurrekaria izan beharko zuena, bere betiko martxan jarraitzen du eta badakigu azkenean sosa hoiek non bukatzen duten…

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude