Tagzania, mundua etiketatzen

Atzo izan nuen Tagzaniaren berri. Gaur guztiz ulertu dut zer den eta nola dabilen. Munduko tokien kokapenak gorde eta etiketa bidezko sailkatze kolektiboa (folksonomia) da.

Tagzania software librearekin egina dago: Python, Zope eta MySQL.

Eibarko CodeSyntax enpresak martxan jarri duen azken proiektua. Software librearekin egina

Tagzaniak bloga ere badu. Tagzania Blog du izena. Blogger aukeratu dute CodeSyntaxekoek. Blogak kudeatzeko software libre ugari egonda ez dut ulertzen zergatik erabili duten Blogger. Gainera blogak egiteko Coreblog softwarea euskaratu zutenean.

Bloga ere badu

Dagoeneko eman dut izena eta probatzen ibili naiz, gainetik
bakarrik bada ere. Oso interesgarria eta erabilgarria iruditzen zait.
Ea oporretatik bueltan Scotland
osoa etiketatzerik dudan! Dagoeneko Edinburgo
tageatu dut.

Betatesting…

Imamon

Hau Arrasateko Imanol Soriano diseinugile grafiko, argazkilari eta blogariaren porfolioa da.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude