EHUX: EHUko GNU/Linux banaketa

Sustatun irakurri dut Hispafuentes enpresa madrildarrak kolaborazio akordio batera heldu dela Euskal Herriko Unibertsitatearekin
GNU / Linux banaketa propio bat garatzeko.
Enpresa madrildarrak Ubuntun oinarritutako banaketa garatuko du eta zera diote bere webgunean; GNU-Linux banaketa, Ubuntun oinarritua, EHUX izenarekin joango da, eta gaztelaniaz gain, orain arte euskaraz dauden itzulpenak izango ditu bere baitan. Banaketa garatzeaz gain, Hispafuentes enpresak aholkularitza eta prestakuntza ere eskainiko dio Euskal Herriko Unibertsitateari.

Zertarako banaketa propio bat? Badaude dagoeneko banaketa pilo bat. Beste banaketa propio bat EHUrako egitea ez dut oso egoki ikusten. Zergatik administrazioak eta erakunde publikoak eurentzako propio egindako banaketak egiten dituzte dirua barra-barra gastatzen. Zergatik ez dute aukeratzen banaketa bat eta euskaratu? Ubuntu edota Debian euskaratzea erabat hobeagoa izango

Eta beste bate, eta beste bat…

Zergatik aukeratu dute Madrilgo enpresa bat lan horretarako? Ez al dute Euskal Herrian software librearekin diharduten enpresa edo talderik ezagutzen? Nik ezagutzen ditut batzuk (Codesyntax, Zuhar, Librezale, EuskalGNU.) behintzat eta badakit Euskadiko Software Libreko Enpresen Elkartea (ESLE) sortu berri dela.
Lokalizazio lanetarako egokiago ikusten dut bertako enpresa bat aukeratzea. Gainera ez dute sistema eragilea lokalizatu. Lehendik euskaraturik dauden paketean instalatu dituzte. Horretarako ez dago enpresa baten beharrik. Edonork egin dezakeen gauza da. Ea behingoz ganoraz egiten dituzten gauzak!

Madrileraino euskaraz lokalizatzeko

Imamon

Hau Arrasateko Imanol Soriano diseinugile grafiko, argazkilari eta blogariaren porfolioa da.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude