Udako ikastaroak

Udako oporraldiekin batera unibertsitateek udako ikastaroak martxan jartzen dituzte. Ez dakit oso ondo nola heldu nintzen ESIDEko ikastaroetara. Posta zerrenda edo nonbait irakurriko nuen. Ikastaro eta hitzaldia begiratu ondoren ikastaro batera eta bi hitzaldietarako izena eman nuen.

Bilboko auto lasterketa dela eta Bilbo kaosean murgilduta dago. Deustura joateko arazo ugari izan nituen kale ugari moztuta dituztelako. 11:30etan heldu nintzen ESIDEra. Autoa unibertsitateko parkingera sartu nuen eta sarreran zegoen zaintzaileak unibertsitate txartela erakusteko eskatu zidan. Txartelik ez nuela esan nion. Udako ikastaro batean izena eman nuela esan nion eta berak udako ikastaroak pasa den astean bukatu zirela. Nik berriz ezetz. ESIDEn gaur zegoela ikastaro bat. Ikastaroa nork ematen zuen galdetu zidan. E-gosth taldekoek amaten zituztela ikastaroak esan nion. Azkenean sartzen utzi zidan. ESIDEra sartu nintzenean Txipiren
hitzaldia iragartzen zuen kartela ikusi nuen. Ahaztuta nuen astelehenean zirela nik eskatutako hitzaldiak. Ikastaroran sartzeko berandutu egin zitzaidanez hitzaldira joatea erabaki nuen. Arratsaldean beste hitzaldi bat nuen, baina ahaztu egin zitzaidan eta gainera ez nuen kartelik ikusi.

Astelehenean nuen ikastaroa eta bi hitzaldiak. Goizean, 10etatik 13etara Diseinu grafikoa software librearekin eta 12etatik 13etara, Wi-Fi sareetan segurtasun protokolo berriak. Arratsaldean berriz, Software Librearekin nola bizirik iraun.
Arazoak Deustura joateko

Atzo Diseinu grafikoa software librearekin ikastarora joan nintzen. The Gimp irudiak egokitzeko kode askeko programa erabiltzen irakatsi ziguten. Ikastaroa bukatu zenean Metis
lagunari deitu nion trago bat hartzeko. Okindegian arrapatu nuen. ESIDEra etorri eta datorren zapatuan daukagun ezkontzari buruz hitz egin genuen. Gero bere aitaren lantokira
joan ginen. Harrituta geratu zen Jose Mari lantokira sartu nintzenean. Ea zertara joan nintzen galdetu zidan. Nik bi depuradora nahi nituela esan nion. (Barreak). Han zegoen Sandor amaia ere. Metisek Powerball bat erregalatu zion amaiari. Sandorrek probatzeko eskatu zidan, baina ez nuen oso ondo egin, praktika kontua izango da.
Bilbotik irteteko ere arazo ugari izan nituen. Bihotz sakratua itxita zegoen eta ezin izan nuen etxerako bidea hartu. Bilbotik buelta mordo bat eman ondoren lortu nuen irtetea.

Arazoak Bilbotik irteteko

Martitzenean Metisek esan zidan atzo lasterketa autoek probak egin behar zituztela. Autobusean joatea erabaki nuen pasa den egunetako kaosean ez murgiltzeko. Goizeko 6:25etako autobusa hartu nuen, bigarrenarekin berandu helduko nintzelako. Bilbora heldu naizenean Termibuseko kafetegira joan naiz gosaltzera. Bidean Termibusean Wi-Fi sarea dagoela iragartzen zuen zegoen. Kafetegian sartu, ebaki bat eskatu eta portatila ireki dut. Sarea aurkitu du. Interneteko helbide bat sartu dut eta NoCat-en atari gatibu bat agertu zait. Informazio leihatilara joan naiz erabiltzaile izena eta pasahitza eskuratzeko. Arduradunak galdetu zidan ea Windows sistema eragilea erabiltzen nuen. Nik ezetz esan nion eta berak informazioa Windowerako bakarrik zuela. Zer gertatzen da GNU / Linux eta Mac OS X erabiltzaileekin? Beti baztertuak gaude. Dena dela Windowserako informazioa eskatu diot. Erabiltzaile izena eta pasahitza bakarrik behar nituen eta. Windows XP eta Windows 98rako konfigurazio eskuliburua eman dit fotokopiatuta. Goikaldean eskuz idatzita zeuden erabiltzaile eta pasahitza. Ordenagailuari aurkitu duen sarea gordetzeko esan diot, beste noizbait erabiltzeko. Bi ordu pasa nituen terminaleko kafetegian posta eta RSSak irakurtzen.

Wi-Fi sarea Termibusen

Imamon

Hau Arrasateko Imanol Soriano diseinugile grafiko, argazkilari eta blogariaren porfolioa da.

2 thoughts on “Udako ikastaroak

  1. Ni ere gustora joango nintzateke eghostekoen hitzaldietara oso ongi egoten baitira, gainera txipik esperientzia asko daukat horrelakoetan oso ondo egoten dira berak emandakoak ulert-errazak eta nabaria da asuntua ulertzen duela, beste batzuk aldiz irakurtzen daudela dirudi 😉
    Nik ere eraman dut noizbait ordenagailua Termibusera baina bateriaz ez nahiz soberan egoten eta PCMCIA txarterarekin azkar akabatzen da asuntua… ba ahal dago kontrolik sarean??? Nola dago “portuen” asuntua??? Nolako abiadura dago???
    Laister Euskal Partya ;D

  2. Oso ondo egon zen ikastaroa. Pena bat ezin izan nuela ikastaroa bukatu. The Gimp programa erabiltzen ikasi nuen eta eguenean Inkscape eman behar zuten, baina ezin izan nintzen joan. Behintzat ikastaroko materiala webgunera igoko dute.

    Sarekoa nola dagoen ez dakit. Ez dizute informazio hori ematen. Erabiltzaile izena eta pasahitza bakarrik ematen dizute. Abiadura? Ideiarik ez!

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude