Zer gertatzen zaio nire PCari?

Arazorik PCarekin? Ziur baietz. Baina, inoiz pentsatu bere lekuan jarri al zara? Pentsatu duzu zenbateraino sufritzen duten erabiltzaile batzuen estuetan.

Rod Shelley zortzi urte darama informatika enpresa garrantzitsu baten lan egiten eta argazki galeria bat sortu du erabiltzaile ezjakinek ordenagailuei egindako zakarkeriekin. Nire gustukoenak:

  • [1] Internet konexioa azkarrago joateko?
  • [2] Denbora aurreztu nahi, sartu bi CD batera!
  • [3] Zergaitik ez du CDa irakurtzen?
  • [4] Zein erosoa den erosketak on-line egitea. Bi txartelekin askoz ere azkarrago.
  • [5] Datuak garrantzitsuak beti gorde behar dira segurtasun kopia baten.

Argazki galeria osoa ikusteko: Stupid Computer Tricks!

Imamon

Hau Arrasateko Imanol Soriano diseinugile grafiko, argazkilari eta blogariaren porfolioa da.

2 thoughts on “Zer gertatzen zaio nire PCari?

  1. PC K.O.

    Eup! Imanol! Badaukeu pc (Pen.II) bat triskantzaren aurrena dana eta zorriz lepo dauena. Hura ezagutu genueneko egoerara bueltan ekarteko, alegia, zaborrez hustu, atzerako istalazioak, abiatzeko diskoa sortu, berkonfiguratu eta aplikazioak eransteko hire aholku bila gabilek.

    Eskertuko hintugun ekintza hau burutzeko pausuen nondik-norakoen azalpenik.

    Biharrari neurrixe hartu asteburuen ta esker mile!

  2. PC hori berriz bizitzara bueltatzeko nik zera egingo nuke. Erabilgarri diren fitxategiak (dokumentuak, argazkiak…) atera eta disko gogorra formateatu. Sistema eragilea eta beharrezkoa duzun softwarea berriz instalatu. Badakik lan handia dela, baina kaka guztia kentzeko modurik errazena da.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude