Matrakako Teknologia atalean Toothing -a aipatu dute.
Orain dela gutxi Ingalaterratik etorri den sakelako telefonoen moda bat dela esaten dute. Bluetooth -a erabilita harremanak egiteko datzan era bat dela diote.
Ez da oso argi ibili Matrakako kazetaria. Toothing delakoa ez da gauza berria eta gainera hoax bat. Ez dakit kazetari batek nola sinistu dezakeen horrelako gezur bat. El Mundo egunkaria ere tranpan jauzi zen. Martxoaren 27ko Ariadn@ gehigarriak berri bat zekarren.
Hantza denez 2004ko martxoan agertu zen lehenengo aldiz Toothing delakoa Ste Curran -ek garatutako foro faltsu batean. 2005eko apirilaren 4an, foroaren egileak dena gezur bat zela aitortu zuen.
Dena gezurra zen!
Nik duela dexente irakurri nuen, ez dakit blogosferan edota aldizkari batean izan zen baina honen berri izan nuen, eta nik ere hanka sartu nuen, sinistu egin nuen.
Nire mugikorrak ez du ez Bluetoothtik … uste dut DVko azken orrialde batean irakurri nuela, han bitxikeriak eta efemerideak agertzen baitira.