SPAM sms Boulevardetik

Jasotzen ditut SPAM mezuak nire posta elektronikoan nahiz eta Thunderbird ePosta kudeatzaileari erakusten nabil nola ekidin SPAM mezuak. Baila ala ere jasotzen ditut, gutxiago badira ere. Baina mugikorrean jasotzerik ez nuen espero. Aste honetan lehenengo aldiz SPAM mezu bat jaso dut nire telefono mugikorrean. Gasteizko El Boulevard merkatal gunetik bidali didate. Mezuan esaten zen deskontuak jasoko nituela El Boulevard merkatal gunean dagoen Hydra gimnasioko telefonora deitu ezkero. Deitu dut telefonora argitzeko zergatik jaso dudan mezua eta nola lortu dituzten nire datuak. Telefonoa erantzun duenak esan dit beraiek ez dutela mezurik bidali, baina El Boulevard merkatal guneko bezeroei bidali dietela mezua. Merkatal gunean erosketak egin ditut, baina ez dizkiet nire datu pertsonalik eman eta are gutxiago erabiltzeko baimenik. Zer dela eta jaso dut mezua? Nola lortu dute nire mugikorreko zenbakia?

Atzo ere beste mezu bat jaso nuen. Berriz ere El Boulevard merkatal gunetik bidalita. Oraingoan merkatal guneko taberna batean sms mezua erakutsi ezkero menua eta sagardoa dastatzekoa aukera emango zutela. Debalde emango dute jaten eta edaten? Ziur nago ezetz! Trikimailu nazkagarri bat merkatal gunean bazkaltzen geratzeko eta arratsaldean ere dirutza gastatzeko.

Eta berriz ere!

Imamon

Hau Arrasateko Imanol Soriano diseinugile grafiko, argazkilari eta blogariaren porfolioa da.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude