Diputazioa blogen alde?

Gipuzkoako Foru Aldundiak blogak sustatzea erabaki zuen. Apirilaren Gipuzkoako Foru Aldundiak hitzarmen bat egin zuen El
Diario Vasco
egunkariarekin, blog lehiaketa bat antolatzeko. Hilabeteko lehiaketa batean. Gipuzkoako blog onenak 1000 euroko saria jasoko du. Baina bloga Diario Vascon sortu behar da, hango azpiegitura erdaldunean. Sustatun iragarri zuten eta hasieran lehiaketa erdara hutsez zegoenez protesta
modura mezuak jaso ziren hori salatzeko. Hanka sartu ondoren presaka euskarazko bertsio jarri zioten lehiaketari.

Ekimenarekin Blog komunitateak alboratu dituztela ez dut berriz esango, dagoeneko Joxe Aranzabalek eta Luistxo Fernandezek egin dute eta euren blogetan. Niri lotsagarriena iruditzen zait Gipuzkoako Foru Aldundiak eman dion babesa. Blogak sustatzeko erabakia hartu eta medio pribatu baten sortzera behartu ditu blogariak. Lehendik bloga dugunok ezin dugu gure bloga lehiaketara aurkeztu. Lehiaketan parte hartzeko derrigorrez sortu behar da bloga Diario Vascon eta gainera hilabeteko lehiaketan.

Blogariok interneten idazten dugu eta ez medio pribatu batean. Lehiaketara aurkeztutakoak ez dira benetako blogak. Blogak ez dira denbora jakin batean idazten, jarraipen bat dute.

Imamon

Hau Arrasateko Imanol Soriano diseinugile grafiko, argazkilari eta blogariaren porfolioa da.

2 thoughts on “Diputazioa blogen alde?

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude