Blogak ligatzeko balio dute?

Pasa den astean lankide bati entzun nion blogak ligatzeko egin ditugula hainbat blogarik. Ez dut uste hau izan denik bitakora egiteko arrazoia. Bakoitzak berea izango du, baina denok arrazoi batengatik egin dugula uste dut: zerbait esateko dugulako eta ez ligatzea nahi dugulako.

Atzo irakurri nuen Goienkarian blogen inguruko bi orrialdetako erreportaia. Irakurtzen hasi eta tartekia ikusterakoan informatzeko, ligatzeko irrakurri dut. Jarraitu dut irakurtzen eta kazetariak ez du zehazten nola ligatu daiteken blog bat edutika. Esango diguzu zure blogean Leire? Edo sekretua gorde nahi duzu?

Ez dut uste blogak ligatzeko balio dutenik. Nahiko txarto moldatzen gara euskaldunok ligatzen. Eta teknologia berriak tartean sartu ezkero ez dut uste gauzak hobera egingo dutenik.

Informazio osagarri moduan irakurri es.comp.os.linux –eko 43 eta 174 komikiak.

Imamon

Hau Arrasateko Imanol Soriano diseinugile grafiko, argazkilari eta blogariaren porfolioa da.

4 thoughts on “Blogak ligatzeko balio dute?

  1. Aupa, Imanol!

    Gustura erantzungo dizut, nire iritzia behintzat… Nire ustez, ez dago aparteko sekreturik: blogek balio dezakete ligatzeko beste edozein komunikazio moduk balio dezaketen moduan. Norberaren arabera doa hori. Bueno, eta ligatzea biren kontua denez, komunikazio mota honi bere xarma ikusten dion eta beronen klabeak erabiltzen dituen beste norbaitekin topo egin behar da. Baina, badakizu: gure blogosfera gero eta zabalagoa denez, gero eta probabilitate handiagoak!

  2. Iep. Neronek ez daukat blog-ik (oraingoz) baina gai honen inguruan nahikoa argi dut iritzia: Blog-ak, idatzizko komunikazio oro gisa, aparteko tresnak izan daitezke “ligatzeko”. Komilla (barka, komatxo) artean jarri dut zeren akaso denok ez dugu ulertzen gauza bera “ligatzeaz” berba egiten dugunean. Baina ligatzeaz ulertzen bada aurretik aparteko harremanik ez zenuen pertsona bategaz link berezi bat sortzea… neronen esperientzia: orain urte batzuk, pre-internet garaian, atzerriko pertsona bat ezagutu nuen gurean; bestea bere herrira bueltatu zen baina hiru hilabetez astero eskutitz bat jaso eta bidaltzen genuen… hasierako fasean ez zen ezer esplizitorik gertatu baina karteoaren ostean, batu bezain pronto argi genuen jada bikote virtuala ginela. Gure blog primitiboak funtzionatu egin zuen; izan ere ez duzu norbaiten aldamenean egon beharrik, fisikoki, itzelezko harreman psikolojiko estuak sortzeko. Beltza zuriaren gainean jartzeak duen majia besterik ez da: milaka urte da hori egiten dela, gero Gutenberg-ek gauza erraztu egin zuen, Sareak gauza bizkortu egin zuen eta orain Blog-ekin nitekuento… txapa galanta!!

  3. Zuen ikuspuntua ikusita ligatzeko balio dezaketela uste dut. Ni ere Petrus bezala gutunak bidaltzen pasa ditut urteak. Udan egindako lagunekin harremana ez galtzeko. Internet garaia (e-posta, berehalako mezularitza) heldu zenean gutunak idazteari utzi genion gehienek (jarraitu nuen idazten hilabete batzuk) baina inork ez zidanez erantzuten uztea erabaki nuen.

    Faltan botatzen dut astero postontzia begiratzea, gutunak idaztea eta irakurtzea. Xarma galdu duela esango nuke. Ez da berdina eskuz idatzitako gutun bat jasotzea edo e-posta jasotzea. Gainera jasotzen ditudan e-postak tontokeriak dira eta berehalako mezularitzarekin askotan ez dakit zer esan.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude