Blogari euskaldunen lehen bilkura

Elgetako Espaloiak apirilaren 17rako blogari euskaldunen lehen bilkura deitu du. Blog euskalduna dugunok elkar ezagutzeko aukera izango dugu hauteskunde eguenean. Bilkurak gai zehatzik ez duela izango iragarri dute, baina sortu daitezkeen gaiak ematen dituzte. Elgetako Espaloiak behar diren baliabide guztiak jarriko ditu: Leku paregabea, jan-edana (bakoitzak bere kontu), telebista pantaila erraldoia eta Wi-Fi sarea. Portatila eramatea gomendatzen dute, nahiz eta eurek erabiltzeko hiru ordenagailu jarri.

Izenaren inguruan, badaude iritzi kontrajarriak dagoeneko. Batzuen ustez, euskaldunok BST (Blogak, Sagardoa eta Txakolina) antolatu beharko genukeela uste dute. Zuek nahi duzuen moduan izendatu nik B&B erabiltzen jarraituko dut eta. Blogari euskaldunon bilkura jarraitzen izango du. Nahiz eta edaten duguna garagardoa ez izan. Lehendik erabakita dauden gauzei izena aldatzea ez dut ondo ikusten. B&B mundu osoan erabiltzen da. Zertarako izena aldatu? Pentsa gertatu daitekeela Errioxan B&W (Blogs & Wine) erabiltzea erabakitzen dutela, Mexikon B&T (Blogs & Tekila). Nola elkar ulertu hainbeste terminologiarekin?

B&B vs BST

Informazio gehiago topaketaren orri ofizialean.

Imamon

Hau Arrasateko Imanol Soriano diseinugile grafiko, argazkilari eta blogariaren porfolioa da.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude