Mezu honek ipuin bat eta podcast bat dakar: irakurtzeko edo entzuteko. Txinpantze bat maitaletzat hartu zuen emakumearen istorioa ekarri du gogora Markos Zapiainek. Max, mon amour filman kontatu zuen hori Nagisha Oshima zuzendari japoniarrak. Marco Ferreriren Ciao Maschio filma ere aipatu izan dut nik blog honetan. Kontatzen duten istorioa ezberdina izan arren, bi filmek gai beretsua jorratzen dute: gizarte burgesaren sexu rol banaketa eta honen krisia. Baina istorioa askoz zaharragoa da: Mila gau eta bat gehiago ipuin bilduman agertzen da dagoeneko.
Aipaturiko bi filmetan, tximinoak irudikatzen du gizontasuna eta arrari loturiko sexualitatea. Ez da harrigarria, tximinoak horrekin identifikatu izan direlako antzinako Egiptotik. Babuinoen sexualitate oparoak egiptoarrengan sortu izan duen mirespena aipatu dut lehen ere.
Thot tximu-jainkoa mendebaldeko paisaia intelektualera pasa zen, Hermes Trismegistos eta Merkurio gisa (Jesu Kristo horien agerpen bat litzateke), baina ez arren sexualitatearen irudi gisa, baizik eta interpretazioaren eta erlijio misterikoen mezulari gisa.
Ekialde Hurbilean, berriz, ondo gorde zuten tximinoa eta sexu grinaren arteko lotura, H. W. Jansonek nabarmentzen duenez. Izan ere, Mila gau eta bat gehiago bildumako ipuin baten gaia hori izan zen. Errege baten alaba ninfomanoaren eta tximino baten arteko harremana kontatzen du ipuinak (356-357. gauak).
Mila gau eta bat gehiago bildumaren lehen bertsioak Kristo Ondorengo 800-900 urteen artean sortu zirela uste dute adituek. Edonola ere, horretan bilduriko ipuinetako asko hori baino askoz zaharragoak direla uste dute. Izan ere, Egipto, India zein Persiako kontakizunak biltzen ditu testuak.
Jansonen arabera, Erregearen alaba eta tximinoaren istorioaren bertsio bat XI. mendean agertu zen Europan, Petrus Damianusen bestiario batean. Istorio hau da Ferreriren eta Oshimaren kontakizunen ama. Mendez mende igaro da eta aro bakoitzak ukitu ezberdina eman dio, uneko kezkak islatzeko.
Europan zabaldu diren itzulpen gehienetan zentsuraturik argitaratu izan dute Mila gau eta bat gehiago. Izan ere, ipuinetako askok lotsarik gabe eta naturaltasun osoz jorratzen dituzte gai erotikoak. Horren adibide aski gordina da Erregearen alaba eta tximinoa hau.
Esaterako, (eta zuzendu nazala norbaitek, mesedez, oker banabil) ez dut istorio honen euskarazko bertsiorik aurkitu Mila eta bat gaurko itzulpenetan. Izan ere, euskaraz ez da bertsio osorik argitaratu, baizik eta ipuin aukeraketak. Aukeratzaileek bazterrean utzi dute Erregearen alaba eta tximinoa, beharbada, umeentzako ipuin bilduma gisa aurkeztu izan dutelako Mila gau eta bat gehiago. Richard Francis Burtonek argitaratu zuen Europan zentsuratu gabeko lehen bertsioa, 1885. urtean, ingelesez. Hortik hartu dut nik testua ingelesetik halamoduz eta azkarregi, agian, euskaratzeko.
Zoofiliaz harantzago doan istorioa da, kasu honetan gizakia baita piztia.
|
---|
“Orduan, esklabo jantziak alde batera utzi eta emakumeen apaingarririk
aberatsenak jantzi zituen. Horrela jakin nuen dama bat zela. Ondoren,
ardoa atera zuen eta tximinoari eman zion edateko. Gau erdiz larrua jo
zion honek, hamaika aldiz, gelditu gabe, emakumeak konortea galdu arte.”
Gau erdiz begira egon bazan, gustora egon zan seinale, gure harakina.
Nik ez dakit ba babuino-eme batekin ezertan hasiko nintzenik… Ez nuke erremintarik haren aho ondora hurbilduko behintzat, badaezpadaere.
“Orduan, esklabo jantziak alde batera utzi eta emakumeen apaingarririk
aberatsenak jantzi zituen. Horrela jakin nuen dama bat zela. Ondoren,
ardoa atera zuen eta tximinoari eman zion edateko. Gau erdiz larrua jo
zion honek, hamaika aldiz, gelditu gabe, emakumeak konortea galdu arte.”
Gau erdiz begira egon bazan, gustora egon zan seinale, gure harakina.
Nik ez dakit ba babuino-eme batekin ezertan hasiko nintzenik… Ez nuke erremintarik haren ahora hurbilduko behintzat, badaezpadaere.
Arrazoia duzu Trapero.
Izan ere, babuinoa sexualitate oparoaren ikur gisa erabili izan bada, beti “arraren” sexualitatearena izan da, ez emeena.
Azterketa mereziko luke horrek. Ondo legoke ere babuino arren erremintaren alde fisiologikoak hobeto ezagutzea, giza-emeen gailuarekin bateragarria ote den ikusteko. Ipuina “benetako gertaeretan oinarrituta” egon daitekeen jakite aldera.
Bai, beste horretan ere arrazoia duzu. Hortzak gora-behera, babuinoek oso letxe txarra dute. Egipton “amorrua” adierazteko hieroglifoa egiteko orduan, babuinoaren irudia aukeratu zuten (ar edo eme den ezin esan).
Beraz, kontuz begiratu erreminta non sartzen duzun.
P.D. (Edonola ere zuk umeak dagoeneko egina dituzula uste dut. Barkatu atrebentzia, baina asko galduko al zenuke erreminta kamustuz gero?)
Eli, sekula jarri al zera pentsatzen? Gauza miragarria da zakilaren transformazioa. Nola egin daitekeen hain haundi holako gauza txiki bat, pentsamentu hutsaren hauspoarekin gainera… Ez ez, naturaren bitxikeria miragarriak zaindu egin behar dira.
Gainera, zeinek daki, teknologiaren aurrerapenarekin, zahartzaroa eta osasuna uztartu egingo dira etorkizunean, eta, zergaitik ez ekarri, Anthony Queen edo Julio Iglesias zenaren modura, haur txiki muxugorri bat mundura hemendik berrogei bat urtera?
Basektomia (babuino batek edo beste tximu klase batazuridun batek egina, berdin da) naturaren kontrako ekintza IKARAGARRIA iruditzen zait neri.
😉