Bihotzmakina

Aurreko batean mezu bat idatzi nuen (Diabolus est) bideo bat esplikatzeko (Simia dei).

Oraingoan kontrakoa. Bideo hau egin dut aurreneko mezua (Pornografia sakratua) esplikatzeko.

Baina ez publikatzeko zorian egon naiz, YouTubek konprimitu duenean oso gaizki geratu delako.

Segundoko hamar irudi erabili ditut animazioa egiteko, Bryon Gysin beat belaunaldiko margolariak asmaturiko ametsmakina haren erritmoa jarraitzeko.

YouTubek bideoa flash bihurtu duenean, erritmo osoa hankaz gora jarri du, eta badirudi arrastaka eta ezinean dabilela berez bizia den irudi lasterra. Gainera, definizioa galdu dute irudiek. (formato mota guztiak probatu ditut, eta GoogleVideok ez du emaitza hoberik).

Edonola ere, blogak horretarako daude. Ez soilik arrakastak argitaratzeko. Baita porrotak agertzeko ere.

3 erantzun “Bihotzmakina” bidalketan

  1. Ez dakit jatorrizko erritmoa zein den, baina lasaiago gera zaitezen, nik izugarri azkar ikusi dut, ia erotzeko moduan, eta txundituta utzi nau. Oso ondo egina, oso ondo nahastuta irudiak eta, zeozelan deitzeko, “progresio tematikoa”. Nik ez dut animazioa inondik inora arrastaka eta ezinean sumatu, beraz, seguruenik jende askok nire moduan ikusiko du, erritmo nahiko zorabiozkoan. Ederra!

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude