Kategorien artxiboak: Hasiera

Ongizatea eta Sozioekonomia arloen bigarren saioaren kronika

Urriaren azken egunean, Ongizatea eta Sozioekonomiako bigarren saioa egin da Arkupen. Ez da jende gehiegi gerturatu, jai bezpera dela tarteko.

Helburuak, herritarren ikuspegitik ekonomiako 3 sektoreen beharrak identifikatzea eta datozen gizarte erronkak identifikatuz, esparru honetan nolako Aretxabaleta irudikatzen den jakitea izan dira.

059
Lehen helburua lortzeko lanetan (1.go sektorean geratu gara), bigarren helburua lortzeko kokapena egitea adostu da. Azken bi mendeetan Aretxabaletak ekonomian izan duen bilakaera partekatu da eta aldaketa bakoitzean egon diren faktoreak aipatu.

Ostean, etorkizuna baldintzatuko duten faktoreen zerrenda bat landu dugu elkarrekin  eta  faktore horiek kontutan hartuta, etorkizuneko 3 sektoreen oreka nolakoa izan beharko litzatekeen esaten ausartu gara.

Edonola ere, gai hauek sakondu beharra azpimarratu da eta herritik zerbait egin daitekeen arren, kanpoko eragile askorengan eragin beharra nahitaezkoa dela komentatu da.

Hiri Antolamendua eta Ingurumenari buruzko bigarren saioaren kronika

Atzokoan Hiri Antolamendua eta Ingurumena arloei buruzko saioa egin genuen.

Lehenik eta behin, aurreko saioko ondorio nagusiak azaldu ziren, batez ere, lau multzotan sailkatuta, etxebizitza, industria, aisialdirako edo egoteko guneak eta mugikortasuna hurrenez hurren.

IMG_5509

Ondoren, taldeka, Hiri Antolamendua eta Ingurumenari dagokionez herrian zoriontzeko, kritikatzeko eta hobetzeko dagoenaz jardun dugu, elementuak nabarmendu, azaldu eta sailkatuz.

IMG_5512 IMG_5511

Saioaren bigarren zatian, udaleko Hirigintza teknikariek Hirigintza Planeamenduaren azalpena egin dute, bertan guneka planteatuta dagoena eta hauen ezaugarriak islatuz. Hamabost bat guneren aurreikuspena azaldu da, eta guzti honen inguruko zalantzak argitu eta ekarpenak egiteko denborarik egon ez denez, hurrengo saiorako gelditu da ariketa hau.
Balorazio fitxak bete eta saioari amaiera eman diogu.

 

Euskara, Hezkuntza eta Gazteriari buruzko lehenengo saioaren kronika

Pasa den ostegunean lehenengo txanda honetako azken arloaren saioa egin genuen, Euskara, Hezkuntza eta Gazteriari dagokiona hain zuzen ere. Gai hauetan aritzen diren, adituak diren, edota interesa daukaten herritar ugarik parte hartu zuen saioan, gaien araberako 3 taldetan banaturik.

IMG_5493Lau ariketa burutu ziren:

  1. Arloaren inguruan Aretxabaletan nabarmendu daitezkeen 3 elementuren identifikazioa bakarka eta hauen partekatzea taldean.
  2. Arloak beste arlo edo gai batzuekin daukan harremanen mapa.
  3. Maila ezberdinetan arloan eragina daukaten eragileen identifikazioa.
  4. Aretxabaletan arlo horretan dauden gune eta une interesgarrien identifikazioa.

Ia bi orduren ostean saioa bukatutza eman genuen balorazioa egin ostean.

Arlo hauei buruzko hurrengo saioa azaroaren 7an izango da, Arkupen 18.00etan. IMG_5495

Kultura, Kirola eta Herri Bizitzari buruzko lehenengo saioaren kronika

Jar Gaitezen ekimenaren baitan, kultura, kirola eta herri bizitzaren inguruko gaiak lantzeko lehen saioa burutu zen joan den asteartean, hilaren 15ean. Denera, hamabi herritar gerturatu ziren saio honetara eta bertan, Aretxabaletan esparru hauetan dagoen errealitatearen gerturapen bat egin zen.

JG Kultura + Kirola + HB 1 saioa 002

Zer ulertzen dugu kultura eta herri bizitzaz? Zeintzuk dira kirolaren esparruan Aretxabaletan dauden eragileak? Eta zeintzuk dira esparru hauetaran herri mailan garatzen diren dinamika nagusiak? Horrelako galderei erantzuten saiatu zen lan-taldea, ariketa eta dinamiken bitartez. Helburua, lanketa-esparru honi dagozkion hiru arloak hartu eta praktika positiboak identifikatuz, herri argazki bat ateratzea izan zen. Behin oinarrizko kontzeptuak landuta eta herriko aniztasunaren gerturapena burututa, hurrengo saioan, beharrak eta aukerak identifikatzea izango da asmoa. Nagusiki, herrigintzatik bultzatutako ekimenei garrantzia ematea bilatuko da.

Ongizateari buruzko saio berezia

14 pertsona bildu ginen Ongizate arloko saioan pasan den astelehenean. Tartean etxerako laguntzako pertsonak, jubilatuen elkartekoa, GSR-ekoa, aniztasun funtzionaldun herritar bat, udaleko teknikariak, etorkinak, Auzoko proiektua, Udaleko Ongizate zinegotzia eta Bagarako dinamizatzaileak.

007

Ongizatea kontzeptua nola ulertzen dugun partekatu genuen post-it-ez egindako ariketa baten bidez. Ondoren, ongizatearen inguruko kolektibo eta eragile inplikatuak identifikatu genituen. Saiora agertutako kolektibo bakoitzak herriko beste eragileekin dituzten lotura edo harremanak ere ezagutu genituen.

Azkenik, kolektibo bakoitzaren behar, hutsune eta indartzeko guneen identifikazio lanketa bat egin zen, kolektiboak taldetan batuz.

2 orduren ostean, hurrengo hitzorduak gogoratu eta saioaren balorazioa egin zen.

Sozioekonomia eta Ongizateari buruzko lehen saioaren kronika

10 pertsona bildu ginen Sozio-ekonomia eta Ongizate arloetako lehen saioan. Bertan adierazi zen bezala, ez da saio hauetara bakarrik mugatuko arlo hauen lanketa eta diagnostikoa: saio espezifiko bat egingo da Ongizatearen inguruan eta sozio-ekonomiako 3 sektoreetara gerturatuko gara, inkesta eta elkarrizketen bidez. Ondoren gaurko eta Ongizateko saioko edukiaz eta 3 sektoreetan lortutako informazioaz, bigarren saioa osatuko litzateke.

Lehen saio006 honetan dinamika desberdinak egin genituen helburu zehatz batzuk lortzeko asmotan. Ongizatea kontzeptua bakoitzak nola ulertzen duen partekatu, sozio-ekonomiak beste gizarteko arloekin ze lotura dituen ezagutu eta sozio-ekonomian 3 multzoetako eragileak identifikatu, herri erakunde, erakunde pribatu eta herrigintza edo gizarte antolatuko eragileak, alegia. Azkenik, eragile guzti hauen arteko gaur egungo loturak zerrendatzen saiatu ginen.

2 orduren ostean, saioaren balorazioa egin zen.

 

 

Hona hemen saiorako erabilitako aurkezpena: Sozioekonomia eta ongizatea 13.10.10

Hiri Antolamendua eta Ingurumenari buruzko saioaren laburpena

P1270554

Atzo, urriak 8, Jar Gaitezen ekimenaren baitan, Hiri Antolamendua eta Ingurumenari buruzko saioa egin genuen Arkupen. 13 atxabaltarrek parte hartu zuten, eta bi ordutan zehar, giro eraikitzailean Aretxabaletari buruzko analisi txiki bat egin zen aipatutako gaiei dagokienez.

Lehenik eta behin azken 20 urteak 3 argazkitan laburbildu genituen eta banakako ariketa baten bitartez, bilakaera honetan nabarmentzeko elementuak arbelean islatu genituen.

Guzti hauek lau arlotan sailkatuta (industria, mugikortasuna, etxebizitza eta egoteko espazioak) analisi eta ekarpen errondak egin genituen taldeka.

P1270548

Saioa bukatzeko mugikortasunaren gaian sakondu genuen, bakoitzaren ekarpen ezberdinak jasotzeaz gain, herriko adibide konkreturen bat ere grafikoki islatuz.

20.00etarako lehen saio hau bukatuta, urriaren 29an jarri genuen arlo honi dagokion hurrengo hitzordua. Tarte honetan ere, edozeinek egin ditzake ekarpenak, beraz gaiaren inguruan zerbait komentau nahi izanez gero idatzi jargaitezen@bagara.net helbidera.
Hona hemen aurkezpenerako erabilitako dokumentua:

HIRI ANTOLAMENDUA ETA INGURUGIROA

 

 

JAR GAITEZEN ekimeneko lehen saioak

JAR GAITEZEN ekimena abiarazteko unea da, eta asmo horrekin antolatu ditugu urriaren 8 eta 10ean bi lan-esparru konkretuen inguruko saioak. Batetik, Hirigintza eta Ingurugiroari dagokiona, eta bestetik, Ongizatea eta Arlo Sozioekonomikoari dagokiona. Hilaren 15 eta 17an burutuko dira, hurrenez hurren, Kultura, Kirola eta Herri Bizitzaz hausnartzera zuzendutako saioa eta Gazteria, Euskara eta Hezkuntzari zuzendutakoa.

Arlo bakoitzean ondoko gaiak jorratuko dira lehen saio honetan:

HIRIGINTZA eta INGURUGIROA, urriak 8 (asteartea), arratsaldeko 18.00tan Arkupen. Lan esparruan, ondoko puntuak jorratuko dira:

–          Aretxabaletaren eboluzioa aztertuko da, hala nola,  berdeguneak, industria, kalearen erabilera, azpiegiturak…

–          Pertsonen ongizatea; pertsonen autonomiak izan duen eboluzioa kotxearen aurrean, mugikortasuna, irisgarritasuna …

–          Aretxabaletak dituen beharrak aztertu

–          Zelako Aretxabaleta nahi dugu? Lur ezberdinen katalogazioa, herria eta inguratzen gaituenaren arteko oreka, auzo eremua, azpiegitura ezberdinek zein aukera ematen digute?

 

ONGIZATEA eta ARLO SOZIOEKONOMIKOA, urriak 10 (osteguna), arratsaldeko 18.00etan Arkupen. Landuko diren gaiak:

–          Hausnarketarako saioak nola antolatuko diren azalduko da.

–          Arlo bakoitzaren kokapena: zertaz dihardugu ongizateaz eta arlo sozioekonomikoaz ari garenean?

–          Gai bakoitzari lotutako Aretxabaletako datu objektiboak izango dira aztergai

–          Aurrez jasotako informazioaren inguruko kontrastea egingo da.

–          Arlo bakoitzaren inguruko gerturapena egingo da parte hartzaileekin.

Saioak egun ezberdinetan izango direla kontutan hartuta, edozein lan-esparrutan zure ekarpenak egitera gonbidatu gura zaitugu. Parte hartzera animatzen?

Edozein zalantza edo galdera izanez gero, idatzi iezaguzu email bat jargaitezen@bagara.net helbidera, edo deitu 943796848 telefonora.

agenda

PRIMERAS SESIONES de la iniciativa JAR GAITEZEN

Los días 8 y 10 de octubre comenzaremos con las sesiones de JAR GAITEZEN, sesiones que tendrán como objetivo reflexionar sobre diversos aspectos y ámbitos relacionados con Aretxabaleta. Con ese fin se han organizado dos reuniones en las cuales se tratarán los siguientes temas; por un lado Medioambiente y la Ordenación Urbanística, y por otro, Bienestar y el ámbito socioeconómico.

Las siguientes sesiones se celebrarán el 15 de octubre (CULTURA, DEPORTE y VIDA LOCAL) y el 17 de octubre (EUSKARA, JUVENTUD y EDUCACIÓN). Teniendo en cuenta que las sesiones se celebrarán en días diferentes, todo el mundo está invitado a participar en cualquiera de ellas.

En la sesión relacionada con la ORDENACIÓN URBANÍSTICA y MEDIOAMBIENTE, que se celebrará el 8 de octubre (martes) a las 18.00 en Arkupe, se tratarán los siguientes temas:

–          La evolución urbanística de Aretxabaleta: espacios verdes, industria, uso de la calle, infraestructuras, etc.

–          Bienestar de la ciudadanía: autonomía de las personas frente la utilización del coche, movilidad, accesibilidad, etc.

–          Las necesidades de Aretxabaleta

–          ¿Qué Aretxabaleta queremos? Catalogación de las tierras, equilibrio entre zonas urbanas y rurales, barrios, posibilidades que nos ofrecen las infraestructuras existentes, etc.

 

En la sesión sobre BIENESTAR y ÁMBITO SOCIOECONÓMICO, que se realizará el 10 de octubre (jueves), a las 18.00 en Arkupe, estos temas:

–          Explicación de cómo se organizará la reflexión de diversos ámbitos

–          Contexto de cada ámbito: ¿a qué nos referimos cuando hablamos de bienestar y el ámbito socioeconómicos?

–          Se expondrán datos objetivos relacionados con estos ámbitos

–          Contraste de la información recogida previamente

–          Acercamiento de las personas participantes a estos temas

Si tienes alguna duda o pregunta, ponte en contaco mediante jargaitezen@bagara.net o llamando al número de telefono 943796848

Aurkezpen saio herritarraren kronika

 

IMG_0363_web IMG_0367_web

Pasa den ostegunean, irailaren 19an egin zen Jar Gaitezen ekimenaren aurkezpen herritarra Aretxabaletako Arkupen. Giro ederrean eta herritar kopuru polit baten parte hartzearekin
proposamenaren nondik norakoak motzean azaldu ziren. Hona hemen aurkezteko erabili zen
dokumentuaren laburpena: aurkezpena 2013-09-19

Amaieran galdetegi bat pasa zen gai ezberdinen inguruko ekarpen batzuk jasotzeko eta bertaratuei
lan talde ezberdinetan parte hartzeko deia luzatu zitzaien, askok momentuan izena eman zutelarik.
Mila esker parte hartu zenuten guztioi!

Esan gabe doa, saio honetara bertaratu ezin zirenak, zalantzan daudenak edo honen berri izan ez dutenak ere parte hartzera gonbidatuta daudela, jarleku faltarik ez dago!
Hona hemen interesa dutenentzako gai ezberdinen lan taldeen egutegia, animatu eta jar gaitezen!
Harremanetarako deitu 943796848 telefonora edo idatzi jargaitezen@bagara.net helbidera.

jar gaitezen_egutegia1