Kategoriaren artxiboa: Hasiera

Aulkia ekartzeko prest?

Aretxabaletako Udalak eta Bagarak sustatuta, Jar Gaitezen izeneko ekimena martxan jartzera goaz datozen asteotan. Ekimen honen helburua, herriaren argazki gaurkotu eta komun bat ateratzea da. Eta nola egingo dugu hori? Denok elkarrekin borobilean eta mahai berdinean jarrita!

Pertsona eta talde bakoitzaren bizipen eta iritzietatik abiatuta, Aretxabaleta nola ikusten dugun ezagutu nahi dugu, elkarrekin,  elkarlanerako aukerak bilatu eta helburu komunak adostuz. Herri bizitzaz, ongizateaz, gazteriaz, ingurugiroaz, enpresa munduaz, kulturaz edo hirigintzaz hitz egin gura dugu, besteak beste. Denok batera hausnartu eta egingarriak izango diren ekimenak pentsatu gura ditugu. Eta are gehiago; gure herria hobetzen lagundu dezaketen pausuak zeintzuk izan daitezkeen zehaztea izango da helburua.

Prest al zaude aulkia hartu eta denon artean,

Aretxabaleta hobe batera begira pausuak emateko? 

HOBETU 3

 

Ekimenaren HERRI AURKEZPENA

Jar Gaitezen ekimenaren abiapuntua, herritar eta eragileentzat antolatutako herri aurkezpena izango da. Bertan, ekimenaren nondik norakoak eta aurrera begirako pausuak zeintzuk izango diren azalduko dugu.

Irailak 19an, osteguna, arratsaldeko 18.30etan hasi eta 19.30ak artekoa izango da lehen aurkezpen saio hau, Aretxabaletako Arkupe Kultur Etxean. 

Denok gonbidatuta zaudete!!