Hiri Antolamendua eta Ingurumenari buruzko saioaren laburpena

P1270554

Atzo, urriak 8, Jar Gaitezen ekimenaren baitan, Hiri Antolamendua eta Ingurumenari buruzko saioa egin genuen Arkupen. 13 atxabaltarrek parte hartu zuten, eta bi ordutan zehar, giro eraikitzailean Aretxabaletari buruzko analisi txiki bat egin zen aipatutako gaiei dagokienez.

Lehenik eta behin azken 20 urteak 3 argazkitan laburbildu genituen eta banakako ariketa baten bitartez, bilakaera honetan nabarmentzeko elementuak arbelean islatu genituen.

Guzti hauek lau arlotan sailkatuta (industria, mugikortasuna, etxebizitza eta egoteko espazioak) analisi eta ekarpen errondak egin genituen taldeka.

P1270548

Saioa bukatzeko mugikortasunaren gaian sakondu genuen, bakoitzaren ekarpen ezberdinak jasotzeaz gain, herriko adibide konkreturen bat ere grafikoki islatuz.

20.00etarako lehen saio hau bukatuta, urriaren 29an jarri genuen arlo honi dagokion hurrengo hitzordua. Tarte honetan ere, edozeinek egin ditzake ekarpenak, beraz gaiaren inguruan zerbait komentau nahi izanez gero idatzi jargaitezen@bagara.net helbidera.
Hona hemen aurkezpenerako erabilitako dokumentua:

HIRI ANTOLAMENDUA ETA INGURUGIROA

 

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude