Ekogune 24
|Urnietako Goibieta baserrira egingo dugu bisita gaurko erreportajean. Jose Ramon Albizu eta bere familia aitzindari izan ziren orain 18 urte baserrian jatorri berriztagarriko energia sortzeko instalazioak jartzen. Argindarra sortzeko eta ura berotzeko eguzki xaflak eta geotermia sistema dituzte Urnietako Goibietan. Som Energiari buruz jardungo dugu elkarrizketan Jaio Manzanedorekin. Berriztagarrien erabilpena bultatzeko asmoz katalunian sortutako kooperatiba da Som energia: jatorri berriztagarriko energia merkaturatzen dute batetik eta bazkideen ekarpenarekin ekoizpenean ere ari dira urratsak egiten, azpiegiturak sortuz. Debagoienean sortu da orain ekimenari bultzada eman nahi dion taldetxoa. Eta Zeraingo Burdinaren mendira egingo dugu bisita saioaren amaieran. Aizkorri magaleko ingurune honek meatzaritzarekin izan duen harremana ezagutuko dugu, Aizpitta adieraztegian, kiskalketa labeetan eta bertako barrubideetan barrena. [SAIOA]