Ekogune 18
|Txita, gazte ekintzaileek sortu eta iraunkortasun irizpideak oso kontuan dituen zerbitzuari buruzko erreportajea izango dugu gaurko saioan. Hiri barruko merkantzia garraio eta banaketan lan egiten dute, besteak beste, distantzia luzeagoetan jarduten duten ohiko enpresei, adibidez, azken miliako zerbitzua eskainiz eta merkantzia garraioaren azken kilometroak eurek eginez. Haientzako eta bizikleta bidezko garraio eta banaketaren alde egin nahi duten guztientzako da Txita. Elkarrizketaren tartean Jaime Ortiz de Urbina Euskal Herriko Hazien sareko kidearekin jardungo dugu. Nekazaritza ondare genetikoaren galeraren aurrean, tokiko barietateen haziak jaso, gorde eta zabaltzen egiten dute lan, hainbat traba gaindituz. Izan ere, egon galarazita dago bide ofizialetatik erregistratuta ez dauden haziak trukatzea bera ere, baserritarrek gisa horretara lortu izan dituzten arren ehunka urtez tokira bikain egokitzeraino hobetutako haziak. Eta Orion amaituko dugu gaurko saioa, Donejakue bidearen Interpretazio zentroan. [SAIOA]