Quantcast

Ekogune 25

Zero zabor herria izatera bidean Orexan hondakinen gaian egin dituzten aldaketak ezagutuko ditugu gaurko saioko erreportajean. Zaborra botatzeko edukiontzi berdeak zazpitik bakarrera murriztu dituzte, eta materia organikoarekin konposta egiteko konpostagailuak jarri dituzte etxe guztietan. Elkarrizken, berriz, zaharkitze programatua izango dugu hizpide. Gailauk erabilera kalkulatu baten oastean apurtzeko edo matxuratzeko diseinatzea da zaharkitze programatua, eta, hala, berriak etengabe erostera bultzatzen du, kontsumitzaileen poltsikoa ezezikn ingurumena ere kaltetuz, baliabideen gehiegizko ustiapenagatik. Eta plan berdean, Aiako harriko Arditurriko parketxera joango gara bisitan, “Ikaskintza Oiartzunen, basoa ogi-iturri” izeneko ekimenera. Parketxearen kanpoaldean txondorra nola egin duten ikusiko dugu, eta ikazkintzaren ingurukoak ezagutuko gazte denboran langintza horietan ibilitakoen eskutik. [SAIOA]

Add a Comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude