Ibilaldi mitologikoa
|
Oñatiko Urgain eskolan ekintza berezia egin dute lau mailatako ikasleekin. Guraso talde batek antolatuta eta euren parte-hartzearekin, ibilaldi mitologikoa egin dute eskola inguruko parajeetan. Ibilbideko zenbait puntutan kokatutako Tartalo, Basajaun, Lamia eta abarrekin jarduteko aukera izan dute, euren gaineko istorioak entzun eta bakoitzari bertsoa ere kantatu diete.