Iparrerat: Julen Zelaia, Getaria
|Ikustenda egitasmoaren ‘Iparrerat’ izeneko sortan Iparraldean bizi diren debagoiendarrak dira protagonista; eurak, euren hango txoko kuttunak, inguruko jendea… Julen Zelaia oñatiarra Getarian (Lapurdi) bizi da. Herritik osteratxo bat egingo dugu, kaia, Parlamentia deitzen duten ermita eta Bidartetik dagoen ikusmira ezagutuz, eta saioa Julenen lagun Zigor eta Karinen etxean amaituko dugu; lastozko etxea dute, Arbonan.