Quantcast

Iparrerat: Susana Axpe, Senpere, Zuraide, Ezpeleta…

Susana Axpe aramaioarra da oraingoan protagonista nagusia Iparraldean bizi diren debagoiendarrak biltzen dituen Ikustenda egitasmoaren sorta honetan. Axpe irakaslea da, eta lantoki duen Senpereko eskola publiko elebidunean euskarak duen errealitateaz jardungo dugu, besteak beste. Senpereko aintzira ezaguna bisitatu ostean, berriz, Elisabeth Andueza laguna aurkeztuko digu, eta kantuz amaituko dugu harekin eta Auzotik izeneko bere taldearekin; aurretik, baina, Pantxoa eta Peio eta beste debagoiendar baten, Telesforo Monzonen letrak ere hizpide, Pantxoa Carrererekin berarekin, Donibane Lohitzunen.

Add a Comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude