Quantcast

Ekogune 29

Hortzetarako pasta nola egin ikasiko dugu gaurko saioan Naiara Elorriagaren eskutik. Ohiko pastek hainbat gai kimiko izan ohi dituzte, eta propietate berak dituzten gai naturalekin modu errazean pasta nola egin erakutsiko digu Elorriagak. Elkarrizketaren tartean Iban Sabalza botanikan espezializatutako biologoarekin jardungo dugu. Zarauzko Blas Enea mintegi ekologikoko kideetako bat da Iban eta hazi ekologikoak, bioaniztasun galera eta bertako barietateak izango ditugu hizpide berarekin, beste batzuen artean. Eta Plaiaundi Parke Ekologikoa bisitatuko dugu gaurko saioa amaitzeko. Migrazio garaian 90 inguru hegazti espeziek hartzen dute atseden Txingudiko paduretan, eta haien gaineko azalpen guztiak emango dizkigu bertako Ekoetxeko Alberto Luengok. [SAIOA]

Add a Comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude