Quantcast

Alpeak Pedalka 10

Saint Sauveur-en hasi eta Saint Martin mendatean gora egin nituen atal honetako lehen kilometroak. Gora iristean hegan egitera zihoazen parapente eskola bateko kideekin izan, eta hegaldietako irudiak ere ikusiko dituzue. Handik jaitsi, bizikletaz eta ez hegan, eta Turiniko mendatera. Polita mendatea, eta baita goian zain nuen ezustekoa ere. Euskal jatorriko senarra zuen emakumea; ze ilusioa egin zion euskaldun batekin topo egin izanak! Turiniko jaitsiera ere ederra. Montecarloko rallyko ibilbide, ikusgarriak dira 180 graduko bihurguneak, bata bestearen gainean, pilatuta. Behera iritsi orduko berriz ere gora, Castillon mendatera, Alpe Handien Ibilbideko azkenekora. Eta jaisten hasi eta begi bistan… ITSASOA!!! [SAIOA]

Add a Comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

loading