Alpeak Pedalka 4
|Col des Saisiesen gaua pasata, aldapa behera hasi nuen eguna. Berriz ere gustura hasi nintzen, ordea, igotzen, bai bainekien leku eder batera eramango ninduela bideak: Cormet De Roselend da, zalantzarik gabe, Alpeetako ibilbidean topatu nuen paraje ederrenetako bat. Mont Blanc handia ere ikusi zitekeen bertatik. Galestik Italiara motorrean zihoan talde batekin egin nuen topo, eta baita mendate gainean fosilak saltzen ari zen pertsonaia berezi batekin ere. Bourg Saint Mauricera jaitsi eta Iseran mendate erraldoiaren hainbat kilometro ere egin nituen. [SAIOA]