Ekogune 23
|Ontzigarbigailurako xaboia nola egin ikasiko dugu gaurko erreportajean. Gisa honetako xaboia eta gainerakoak ere ohituraz erosi egiten baditugu ere gehienetan, oso errazak dira egiten. Ura, limoiak, gatza, ozpina… eta askoz gehiago ez da behar. Elkarrizketaren tartean Ortzi Akizurekin jardungo dugu. Kutxa Ekogunearen Ekobidaiaria lehiaketaren irabazlea da Ortzi, eta hiru kontinentetan barrena iraunkortasunarekin lotutako ekimenak ezagutzeko egiten ari den bidaia hasi aurretik izan ginen berarekin. Eta Donostiako San Telmo museoan ikusgai dagoen Badu Bada, euskara mundu eleanitzean erakusketa ere bisitatuko dugu. Euskararen iraupenaren misterioa ardatz hartuta, mundu eleanitzaz eta hizkuntzen arteko bizikidetzaz hausnartu eta eztabaidatzeko gunea da erakusketa. [SAIOA]