Quantcast

Ekogune 19

Ura izango dugu hizpide gaurko erreportajean. Giza kontsumorako, txorrotako ura edo botilakoa. Bada makina bat arrazoi txorrotakoaren alde egin dezagun, bai norbere etxeko kontsumoan, baita taberna eta jatetxeetara goazenean ere. Elkarrizketaren tartean Iker Karrera Tolomendi landa garapen elkarteko arduradunarekin jardungo dugu ereite zuzeneko nekazaritzaren gainean. Haziak lurra landu gabe, goldatu gabe ereiteko aukera ematen duen teknika da, eta teknika horren egokitasunaren gainean egingo dugu berba. Ikasiko dugu, besteak beste, lurra mugitze hutsarekin bertako gai organikoa aireko oxigenoarekin kontaktuan jartzean CO2 isurtzen dela, kopuru handietan gainera. Eta Larraulgo ekomuseora ere egingo dugu bisita. Museo etnografikoa dute han, eta une honetan baita azken 100 urteetako aho-soinuen bilduma polita ere ikusgai. [SAIOA]

Add a Comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

loading