Quantcast

Ekogune 12

Gaurko ekogune saioan bio-eraikuntza izango dugu gaia erreportajean. Arabako Muruan, Guikuria baserriko Txema Aginakok material ekologikoz eta irizpide bio-klimatikoak erabilita egindako eraikinak erakutsiko dizkigu, Silvia Ortiz de Elgea arkitektoarekin batera. Elkarrizketan, berriz, ekonomia berdea izango dugu hizpide Unai Pascual ekologia ekonomialariarekin. BC3 klima aldaketa ikertzeko euskal zentroko kidea da Pascual, eta baita Cambridgeko unibertsitateko irakaslea ere. Ez dator bat adibidez Nazio Batuen Erakundeak egiten duen ekonomia berdearen definizioarekin. Pascualen ustez iraunkortasun irizpideek izan behar dute ardatza, eta horra egokitu behar du ekonomiak, eta ez alderantziz. Rio + 20 lurraren gailurraren bezperetan jardun dugu Unai Pascualekin. Plan berdean Zumaiako Flyscha bisitatuko dugu. Itsasertzeko labarretan pilatutako harkaitz xaflek osatzen dute flyscha, historia liburu erraldoia, lurraren milioika urteko bilakaeran gertatutakoak irakurri eta ulertzen laguntzen duena, mundu mailako erreferentzia. [SAIOA]

Add a Comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude