Ekogune 7
|Ekoguneren gaurko saioan Ataungo Sarecar ekimena ezagutu behar dugu erreportajean. Herritarren erabilerarako auto elektrikoak dituzte Ataunen, eguneroko joan-etorrietarako beharrak asetzeko eta mugikortasun iraunkorragorako aukera ematen duten ibilgailuak. Nola dabiltzan probatu nahi? Elkarrizketaren tartean Debagoieneko Bagara egitasmoa izango dugu hizpide, Andoni Mujikarekin. Euskalduntasuna, iraunkortasuna, autoeraketa eta elkartasuna, lau printzipio horiekin eta herrigintzatik eraldaketa soziala du helburu Bagarak. Eta horretan bidelagun izateko eskaintza egiten diete kultua eta hezkuntza arloetako eragileei, eragile sozialei eta kooperatibei. Berdekerietan munduko hainbat hizkuntzatan jardun behar dugu, Topagunearen hizkimizki.com webgunea aitzakia hartuta, eta plan berdean Aralarren barrena ibiliko gara, mendi ibilaldi gidatuan, galdu ez gaitezen, etzazuela galdu, hau da ekogune. [SAIOA]