Ekogune 5
|Gaurko Ekogune saioan Aiztondo Denbora Bankuaren gainekoa izango da erreportajea. Produktu edo zerbitzu, edozeren balioa dirutan neurtzen den garaiotan, Zizurkil, Larraul, Aduna eta Alkizan dirua barik badute trukerako beste zerbait erabiltzeko aukera: denbora alegia, denbora denbora truke; josizkidazu mesedez prakok; garbigailurako xaboia nahi duzula? Egingo dizut nik. Elkarrizketaren tartean Maialen Garcia donostiarrarekin arituko gara. Gazte ekoliderra da bera. Eta zer da ba gazte ekolider bat? Garapen jasangarriaren inguruko gaietan eta lidergoan trebatutako gazte bat. Kutxaren eskutik urtero 30 gaztek izaten dute trebakuntza hori jasotzeko aukera, eta ekolider sare polita ari dira osatzen. Maialen Garcia da kideetako bat. Eta gaurko plan berdea zein izango den, ba Aizkorri-Aratz parke naturalean ibiliko gara, Arantzazun zehazki. Bertako ibilbide irisgarrian egingo dugu ibilalditxoa, konpainia onean gainera. Rafael Kortabarriak egingo digu lagun; itsua da bera, eta itsu zein elbarriendako egokitutako bidea entzun, usaindu, ukituko dugu elkarrekin. Eta berdekeriak gaur: pixohial berrerabilgarrien gainean galdetu dugu Donostian. [SAIOA]