Normal
0
21
false
false
false
MicrosoftInternetExplorer4
/* Style Definitions */
table.MsoNormalTable
{mso-style-name:”Tabla normal”;
mso-tstyle-rowband-size:0;
mso-tstyle-colband-size:0;
mso-style-noshow:yes;
mso-style-parent:””;
mso-padding-alt:0cm 5.4pt 0cm 5.4pt;
mso-para-margin:0cm;
mso-para-margin-bottom:.0001pt;
mso-pagination:widow-orphan;
font-size:10.0pt;
font-family:”Times New Roman”;
mso-ansi-language:#0400;
mso-fareast-language:#0400;
mso-bidi-language:#0400;}
ETB-2n, gaueko albistegian, aurkezle lanetan aritzen den Vanessa
Sanchez elkarrizketatu zuten domekan Berrian. Bertan, hedabideen “zeregina”, gertaerak eta
“errealitatea” deitzen dugunaren arteko erlazioa eta “objektibotasuna” aipatzen dira, urtsuegia dirudien letra-zopa osatuz.
Izenburu modura erabilitakoari helduko diot lehenengo. “Guk ez
dugu publizitaterik egiten, kazetariak gara” dio Vanesak. Eta nik pentsatu dut: esango al dit inork non hasten den eta non amaitzen den
kazetariaren eta publizitariaren arteko muga. Zer bestela egiten du bada
aurkezle batek kanalari aurpegia jarri eta berak errepresentatzen duen
mezua/misioa publizitatu baino! Kanalaren ideologia eta, orokorrean, gizartean
balio-sistema eraiki eta berreraiki egiten du telebistak eta, lan horretan,
paper berezia gorde zaie albistegiei. Kazetari izateagatik dira publizitari.
Status quoarenak, hain zuzen ere.
Hori bai, beraien zeregina ahalik eta ondoen betetzeko
kazetariek nortasun profesionala sortu eta indartu behar dute eta hor kokatzen
dira aipatzen nabilen artikuluan ageri diren “senak”, “mitoak” eta idealizazioak. Besteak beste, kazetarien funtzio
sozialak aipatzen dituztenak: “aktualitateak ematen diguna kontatzea”, “errealitatearen
argazkiak ateratzea” eta “objektibotasuna” lortu daitekeenaren ametsa.
(Hiper) topikoak.
Berriak atzealde osoa eskaini dio VSri eta berari esker,
esan gura nituen batzuk jaurti ditut hona. Aitzakia hutsa izan da.
Albistegietarako notiziak ekoizterakoan egiten den bezalaxe.