Etiketaren artxiboa: tokiko-telebistak

Localiak lekua utzi

Normal
0
21

false
false
false

MicrosoftInternetExplorer4


/* Style Definitions */
table.MsoNormalTable
{mso-style-name:”Tabla normal”;
mso-tstyle-rowband-size:0;
mso-tstyle-colband-size:0;
mso-style-noshow:yes;
mso-style-parent:””;
mso-padding-alt:0cm 5.4pt 0cm 5.4pt;
mso-para-margin:0cm;
mso-para-margin-bottom:.0001pt;
mso-pagination:widow-orphan;
font-size:10.0pt;
font-family:”Times New Roman”;
mso-ansi-language:#0400;
mso-fareast-language:#0400;
mso-bidi-language:#0400;}

Aspaldiko kontua ei zen
bankarrotan zegoela baina gaur arte ez da zabaldu Localiak ateako krisketeari
bi buelta eman eta itxiko dituela Estatu espainiarrean dituen telebistak. Honez
gero, Iruñeako Canal 4 nor erosiko zain dago. EAEn akzioduna den
gainontzekoetan ere, hau da Localia Gipuzkoa, Txingudi Telebista, Canal Bizkaia
eta Canal Gasteizen igarriko zuten kolpea. Eta, hemendik aurrera ikusi beharko
dugu nolakoa den “telebista lokalak” deiturikoen merkatuan zelako eragina
izango duen.

 

Canal +ek irekian estatu
mailako telebista lizentziarik ez zuen bitartean, logika enpresarial eta
politikorik bazuen Localia bezalako sarea montatzea. Tokiz-toki kokatzen hasi
ziren kanal horien bidez, batzuetan espreski sortuta, besteetan lehendik zeundenen
jabe eginez (Canal 4ren kasua) edota, akziodun modura sartuz (gure artean
gehien erabili izan duten sistema), zeharka legea gainditu zuen. Jokaldi ona
zirudien Localiarenak.

Kontuak beste modura
ikusten hasi ziren Cuatro emititzeari ekin zioenean. Orduz gero, Localiaren
sare paraleloa astunegia suertatzen zitzaien. Gainera, bien bitartean, hainbat
komunitate autonomoetan tokiko telebistak arautzeko legedia onartua izan zen (2006ko
azkenetan dekretua kaleratu zuela Jaurlaritzak eta lehenago baina akorduan ez
dudan urtean Nafarroako gobernuak gauza bera egin zuen). Arauketa horien
ondorioz ordura arteko “merkatu libreari” amaiera aurreikusten zioten hainbat
telebista katek. Izan ere, legediak barne-ekoizpenari ordu kopurua, hizkuntza
propioen presentziari portzentaiak eta gertuko edukiei pisu batzuk markatzen
zizkien. Ez dakit baldintza horiek beteko dituzten, baina Localiakoek bezala
Vocentok eta :Local Mediak ohitura modura zuten lan sistemari mugak jartzea
zen. Ez zeuden horretara ohituta.

 

Gaur zabaldu da berria:
Localia itxiko dute aurki.

 

Gure artean nolako
eragina izango duen zaila da jakiten. Babesten zituzten kanaletan akziodun
nagusiak ez izan arren, ez da gauza bera Localiarena bezalako indarra somatzea
atzetik ala ez. Baina, tira, agian orain arte eduki izan dugun “tokiko”
telebista atrofiko, alegal eta sustrai gabetuan gauzak zuzendu egingo dira. Ez
dut uste bertako kanalentzako notizia txarra izango denik.

 

Kanalen lekua

 

Tokikotasuna da, zalantza
barik kanalek landu beharreko osagarri bat. Gertu-gertukoen kasuan gehiago.
Baina, edukietan bezala badago beste leku bat telebista-kanalek irabazi behar
dutena: eguneroko prentsan telebista programazioari buruzko orrialdeetan
agertzea.

Ezin izan ditut gurean
argitaratzen diren egunkari guztiak aztertu baina, Iruñean eta Gasteizen
argitaratzen direnaz aparte, besteak begiratu ditut eta gauza politak somatzen
dira.Gainera, bide batez ETB3ren programazioa aipatzen ote duten fijatu naiz,
kolpe berean.

Esaterako, Deiak estatu mailako kanalen parean
Canal Bizkaia eta Euskaltel jartzen dituen moduan, letra eta leku txikiz aipatzen
ditu ETB3, ETB Sat, Canal+, Telebilbao eta Tele 7. Tamainaren bidez
bereizketak eginez, baina tokiko kanalei eta sortu berria den ETBren
hirugarrenari lekua egiten dio.

Garak Estatu espainiarrekoez gain frantziakoen programazioa agertzen duen
orrialdeetan lokalen aipamenik ez du
eta ETB3ri ezikusiarena egiten dio. Arrraroa, ezta?

Berriak, bere aldetik, ETB1, ETB2 eta ETB3ren programazioa segidan eskaintzen du. Estatu bietako publikoak eta hainbat
pribatu aipatzen dituen orrialde beretsuetan.

Noticias de Gipuzkoak, ETB3rik ez eta bai aldiz, txikian, Frantziako
TF1, France 2 eta 3. Gainera Localiaren eta Euskaltelen programazioa
zabaltzen du.

Diario Vascok bere aldetik, tipikoez gain, Teledonosti eta
Euskaltel eta, txikian, mugaz bestaldetik datozen hiruri buruzko informazioa
argitaratzen du. ETB3korik ez da ageri.

Aurrekoaren
familikoa den  El Correorentzat (Gipuzkoako edizioan) ETB3 ez da existitzen eta
bai ordea betikoez gain Bilbovisión eta Euskaltel.

El Mundo del País Vascon eta El
País
del ídem-en, ETB3rik ez da publizitatzen, bai ordea letra txikiagoan
ETB 1 eta ETB2.

 

Total, errepasu arinenak
ere erakusten du, tokiko telebisten aipamen urria eta selektiboa egiten dela.
Eta noski, aipatzen diren tokiko kanalek egunkaria argitaratzen duen
enpresarekin harremanen bat izatea nahiko normala da: País-Localia, Deia-Canal
Bizkaia edo Vocento-Teledonosti-Bilbovisión.

 

Bestalde, oso gutxi dira
urriaren 10etik emititzen ari den ETB3ren programazioari lekua egiten dioten
egunkariak: Deia eta Berria.

 

Akasko, Localia
desagertzeak telebistaren panorama aldatzeko balio izango du, baita
egunkarietan kokatzen dituzten programazioetan ere.

Ohituta

Urritik hona, jostailuen iragarkiek telebista-emanaldien zirrikituak
hartzen dituzte. Dakigunez, kontua ez  da
hor amaituko.  Programen arteko, minutu
horiek puztu egingo dira segidan txanpañak eta lurrinak saldu asmoz. Konturatu
orduko, programak eurak baino tarte zabalagoa beteko dute. Baina,
sasoian-sasoiko kontuak dira, eginak gaude horretara.

Aldi berean, ohitu gara gaur egungo telebistan ikuskizuna izatea nagusi.
Kosta eta dena egiten zaigu granhermano, erletxea, salsarosa edota tomaterik
gabeko telebista nolakoa zen imaginatzea.

Txilindroiaren modura, astiro baina bere azpian hartzen duena betirako
lurrean pega-pega eginda lagata, telebistak gure egunerokoa dekoratzen du,
normala zer den  esanez  eta onargarri  izan 
beharko  duguna
erakutsiz.

Hain indartsua den tresna horrek sekulako lekua dauka, oraindik  ere, euskara gure hartu-emanak eta bizitza
ikustekoa tankera normalizatzen. Horregatik da garrantzitsua tokiko telebistetan
euskarak lehentasuna edukitzea eta kanal handiekiko orekatzaile lana egitea.