Etiketaren artxiboa: telebista

Gizonen kontuak

Gustatzen zait Emakundek bere sorrera-urteurrena dela-eta martxan jarri duen publizitate kanpaina. Euskadi Irratian eta Radio Euskadin (eta uste dut SER Bilbaon eta Herri Irratian ere) entzun daitezke spotak, berdintasunaren mezua hainbat emakumeen ahotsean gauzatuta.
Hitz lauak. Etenik gabe, iraunkortzen doan bidea irudikatuz. Euri tantena bezalaxe.

Oraindik ere egin gabe dagoena erakusteko-edo, gaur, ETB1en eguerdiko albistegian entzun dut,  Al Gore Bilbon izan dela “enpresa gizon” andanari hitzaldi bat eskainiz. Minutu batzuk beranduago, saio berean, Unai Basurto munduari buelta eman guran abiatu dela “itsas gizon” ausartenek bakarrik hartzen duten erronkari ekinez.

“Euskararen erabilera ez sexista” gidaliburuaren erreferentzia hemen jartzea  pentsatu dut, akaso baten bati interesatuko zaio-eta.

*Bide batez, “Emakunde” ahoskatzerakoan “Emákunde” izango da, ezta? Eta ez “Emakúnde, ala?

Telebista, internet eta bi hauei buruzko liburua

Normal
0
21

false
false
false

MicrosoftInternetExplorer4


/* Style Definitions */
table.MsoNormalTable
{mso-style-name:”Tabla normal”;
mso-tstyle-rowband-size:0;
mso-tstyle-colband-size:0;
mso-style-noshow:yes;
mso-style-parent:””;
mso-padding-alt:0cm 5.4pt 0cm 5.4pt;
mso-para-margin:0cm;
mso-para-margin-bottom:.0001pt;
mso-pagination:widow-orphan;
font-size:10.0pt;
font-family:”Times New Roman”;
mso-ansi-language:#0400;
mso-fareast-language:#0400;
mso-bidi-language:#0400;}

“Internet y televisión: la guerra de las
pantallas” izeneko liburua kaleratu dute oraintsu Imma Tubellak, Carlos
Tabernerok eta Vincent Dwyer-ek (Bartzelona, UOC-Ariel, 2008).

Erdian-edo noa eta benetan pentsatzen dut
gomendagarria dela.

 

Beste gai batzuen aretan, interneteko eta
telebistako erabiltzaileen nortasuna eta kontsumo portaera aztertzen dituzte.
Izan ere, egileen esanetan, kontsumoak berak markatuko du neurri handi batean
medioen ( eta internet bera ere, noski) etorkizuna.

 

Non, noiz, norekin eta nola konektatzen garen,
zenbat denboraz, zer egiteko, ikusle hutsak ala partaideak ote garen…galdera
horien erantzunek markatzen dute nolakoa den kontsumoa eta neurri handi batean,
nolakoa izango den medioa bera etorkizunean. Labur esanda, kontsumo-portaerak
berak markatuko duela medioen izaera.

 

Katalan hauen liburuaren kontuak buruan neuzkala,
eskuetara etorri zaidan datu bat jarri nahi nuen mahai gainean: geure artean nola
aldatu den telebista jasotzeko sistema. Ez dut esango uhin analogikoz, kablez,
satelitez ala digitalez telebista ikusteak zuritik beltzera aldatzen duenik
panorama, baina tira, esanguratsua da oso.

 

Lehen nagusi zen uhin analogikoa jasotzeko
antena zeukatenen kopurua (2001an %97,5) eta orain aldiz, ikaragarri jeitsi da,
2008an %48,4.

Aldiz, gainontzeko transmisio-sistemen artean
gora egin du itzel kableak: urte bi horien tartean zerotik %39,7ra pasa da.

Maila apalagoan, baina noski itzalaldi
digitala bi urte barru datorrenean beste batzuk izango dira kontuak, TDTa
%8,3az, EAEn.

 

Total, errezepzio-sistetemetan aldaketa
sakonak ematen ari dira eta etorkizun hurbilean areagotu egingo dira horiek.
Gainera, telebista jasotzeko modu horiek aldatu egin dute etxera heltzen
zaizkigun kanalen kopurua, eta edukiak, eta hizkuntzak eta horiek kontsumoan
eragina izaten ari dira.

Kontsumoak (audientzia ikerkuntza
arduratzen  da kuantifikazioa lan
horretaz) sekulako  eragina  dauka egiten den eta etorkizunean ere egingo
den telebistagintzan.

 

Tubellaren, Taberneroren eta Dwyer-en liburura
itzulita, kontsumoak berak markatuko du telebista deitzen dugun hori nolakoa
izango den biharkoan.

“Erruduna sentiaraztea zenuen lege…”

Memoria kolektiboan (telebistan
agertzen diren irudiez osatua dagoena; 
 bestelakorik ez dagoela baitirudi)
fresko ditugu, oraindik ere, Fórum   Filatélico eta  Afinsako aferaren
irudiak. Azken egunean beste bi 
gehitu zaizkie, Lehman Brothers finantza
enpresa erraldoiarenak eta 
espainiar epaitegi gorenak ANV-EAE legez
kanporatzearenak.

Eta, honainoa heldu zaren irakurlea, leitzen segi eta
jakingo duzu 
nola lotzen ditudan nik hiru horiek.

Posta-zigiluak
diru trukean

Itxura oneko bulego batzuen kanpo aldea, forja eta guztiz
jantzitako 
ate zabalak, metalezko plakak enpresaren izen disdiratsua
agerian 
zutenak  eta, panoramika bat eginez, kontrapuntu gisa, inbertsio 

horietan kalteturik gertatu zirenak, pankarta ziztrin baten 
atzealdean,
justizia eske (ikus El Paisek ateratako argazkia).

2006ko kontuak dira eta gogoan dut irudi horiezaz gain ikaragarri deigarria iruditu
zitzaidala  
orduan  notizien testuaren sustratuan  ageri zen ikaskizuna: “dirua 
azkar egin nahi duen (klase ertaineko inbertsore hori) zekenkeriz 

jokatzen ari da”. Milako batzuk inbertitu eta 

kale egiten duena “etorri berri” bat da. Miloiak  dituenak jakin badaki 
“halakoak” ez direla fidagarriak. Klase kontua ere izaten da.
Notiziak  sekulako moralina  dosiaz jantzi
zuten telebista- eta  
irrati-albistegietan.
Bide batez, orduan kartzeleratu zituzten exekutiboetatik zenbat daude gaur egun giltzapean?

Mahaia hustu behar izan 
duten exekutiboak

Atzoko irudietan, AEBko Lehman Brothers
finantzierak  
Londonen duen  bulegari eta  brokerrak ageri dira kartoizko
kutxa 
txikietan beraien trastu guztiak sartuta, koadroren/argazkiren bat 

besapean eta harridura aurpegiaz espaloian oinez. Gazteak dira. 

Langabetuak gaurtik aurrera.  Atzo arte, pelikuletan agertzen 
zaizkigun
bezalatsu imaginatzen ditugu, telefono bat belarrira 
pega-pega eginda  eta
beste eskuarekin zenbaki batzuk markatuz, “buy,  buy” ahoskatzen duten
bitartean.
Horiek kalean dira gaurtik aurrera eta, pentsatzen dut, beraiekin 

batera Iparramerikako hainbat inbertsore kontu-eske nora joan jakin 

ezean izango direla. Baina noski, horiek ere, dirua non inbertitu 
behar
den  galdetzen ez dutenak dira. Zikoizkeri hutsez ari dira, esan 
gabe
esaten dute albistegietan eta irratietako tertulietan.
Hedabideetako horiek
orain  inbertsio asuntoetan jakitun hutsak dira, 
denek dakite munduko
diruen gorabeheren zergatiak.
Beraien iradokitzen dutenez, “ikusten zen”
halako zerbait gertatuko 
zela eta, nola ez, bete da  
predikzioa.

Nekagarriak egiten zaizkit.

Agian, tonua eta jarrera  beste
bat izango da hemengo kutxak, bankuak eta 
inbertsio fondoak, estatuko letrak
eta enpresa txiki askotako akzioak 
pikutara joaten badira. Ez naiz 
apokaliptiko jarriko, baina ondoko 
asteetako irratsaioetan eta
albistegietan  seguru halakoak entzungo 
ditugula eta orduan ere klase
ertainekoak, diru apur batzuk pilatu eta 
bankuetan gorde dutenak izango
dute errua.

Izan ere, kexaka eta arduratuta ageri direnak ez dira bankuetako
nagusiak 
izango, horiek dibertsifikatuta izango zituzten ordurako beraien 

diruak. “Jakina baita horrela egin behar dela”, esango du 

inbertsio-aholkulari batek (mikroprograma bera  diruz babesten  duen 
berbera).

“Oso guapo agertu zara, Josefran”
Agian hala esango zioten etxean prentsaurrekoa eman berri zuen espainiar  epaile nagusiari. Egia
da kolore ona daukala Hernandok, udako  eguzki kolorea aurpegitik
kendu barik. Azal motak izango du zerikusia.

Mikroz inguratuta ikusi dut,
lasai samar garrantzi horretako agerraldi  bat egin behar duen batentzako.
Baina, noski, hor ere, inbertsio  adituek eta tertulianoek ondo dakiten
bezala, sententziaren nondik  norakoa izango zen ez da sorpresa izan.
Oporretan joan aurretik ere,  eta askozaz lehenagotik ere, etxerako lanak
ondo eginak zituzten.
Eta, hori oso  ondo zabaldu dute egunkari, irrati eta
telebistek, 
sententziak “titiko ume batek bazekiena” esaten du:  
errudunak 
direla. Errudunenak.

Harritzen nau Lehman Brothers, Fórum
Filatélica eta Ike hurakanaren   errua ez leporatu izana.

P.S.
Bat: Lehman Brothers-en webgunea zabalik dago hau idazten nabilen   honetan
eta paradoxikoa  iruditu zait aurkezpen lerroetan esaten   duena: ?We
actively participate in key fixed income markets worldwide   with a 24-hour
securities trading presence and are uniquely suited to   meet the complex
financing and investment needs of our clients?.

P.S. Bi: Noski, Ruper
Ordorikaren
kantu baten izenburutik atera dut   artikulu honena.

Hil da

Etxeko telebista hargailuak berea egin du.
Azken asteotan trakets xamar zebilen (minbiziari buruz esaten den bezala
“gaixoaldi luze baten ostean” izango ote). Sarritan, irudia joaten zitzaion.
Baina, oraingoa betirakoa da.

Teknikoaren parterik ez dudan arren, badirudi,
ez duela digitalizazioari aurre egiteko beharrezkoa zen adorea eduki eta itzali
da, per secula seculorum.

Beldur zien berea  baino tamaina handiagoa zuten, pantaila lau
eta plasmakoei. Konplexuz betea zegoen, tele-aginte sofistikatu berriak ikusita.
Ate joka  dagoen digitalizazioak
ikaratuta zendu da.

Bere pantailan ez  dira dagoeneko inoiz loratuko kanal eta
programa eskaintza berriak (akaso inorenean, gauzak dauden bezala gaur egungo
errepikapen hutsa izango baita nagusi). Amaitu zaio, etxekoak aurrez aurre
biltzeko zuen abilezia.

Gainera, azken denboraldian inoiz baino
gehiago, Wiiak, ordenagailuak eta udako planek makalduta zeukaten bere agintea.
Bizipoza galdua zuen.

Etxekoek birziklaia-gune batean emango diogu
azken agurra. 


Eurochikichikivision

Oso gustora jarritu izan ditut Chikilicuatrek hedabideetan harrotu
dituen hautsak. Ez bakarrik agerian gelditu delako nazio eraikuntza
eta deseraikuntza prozesuak etengabeak direla, han eta hemen. Baizik eta, nire harridurarako, Eurovision lehiaketa oso serio hartzen zutenak uste baino gehiago direlako.



Europa izeneko zerbait egon bazegoela adierazten zuen musikak (ni bezalako adinekoek gogoratuko dute: papipopape papipo, papipopapopape popapepapo) eta goragoko anagrama anakronikoek erakusten zuten frankismoaren garaian, musika zela espainiartasuna erreibindikatzeko  giltza.
Ordukoak dira ” le Ruayan Ini, de puan” edota “Portxugal zrui poins”  bezalakoak eta ”Mocedades”, Raphael I eta II, Peret, Jose Velez eta Karina. Eta  Sergio&Estibaliz, Micky eta Massiel.
Sasoi hartan, zuribeltzezko telebistan, gazteleraz kantatzen
zutenekiko lotura sentitzen genuen, besteei ez 
genielako ezta txintik ere ulertzen, besteak atzerritarrak ziren.

Gero, aitortu beharra daukat, 80 eta 90. hamarkadetako Eurovisionek kalean, tabernaz taberna, harrapatu nindutela. Webguneren batean (sartu googlen eta ikaratzeko moduko  kopuruekin egingo  duzu tril)  begiratuta ikusi dut orduan aritu ziren kantariak zeintzuk ziren  (besteak beste, Sergio Dalma. Mikel Herzog bergararra eta Azucar Moreno).
Eta seguru nago, hurrengoko edizioetan ere, jendea egongo zela
telebistaren aurrean, lehiaketara aurkezten ziren D’Nash, David Civera  edota Rosa bezalakoei begira.

Eta modu batera ala bestera, ekimen pertsonalaren arrakasta gauzatuz  (“Iurop is libin e zelebreixion”, kantatzen zuen Rosa OTkoak), moderno itxura emanez (Beth) edota sustraietatik berrikuntzak ekarriz (Las  Ketchup), guztiek espainiartasun duinaren itxura eman nahi zuten.
Irekia, kosmopolita, elebakarra, integratzailea eta”konplejo bakoa”
(PPko harek esaten zuen bezala).

Eta, halako batean, ”hastura digitalak”, ikuskizunaren kulturak, postmodernismoak eta telebistaren omnipresentzia sozialak,  Buenafuenteren programako pertsonaje 
bat eraman du Eurovisionera.


Seguru nago, Chikilicuatreri botoa eman diotenetatik oso gutxik ikusi  dituztela aurreko Eurovisioneko lehiaketak, baina SMSak eta beste teknologiak ondo ezagutzen eta erabiltzen dituztela.
Eta hori bai, kanta-lehiaketa serio hartzen dutenak baino, askoz hobeto eta normalago erabiltzen dituztela “teknologia berriak” deitu izan zirenak.


Besteek, egunkari eta irratsaioetara ”ordezkatuak ez direla sentitzen” esanez ari diren horiek ez dute botorik eman, horiek lur eta zur geratu dira, pailazo itxurako hori aukeratua izan denean beraien ordezkari modura.

Haustura digitala  esan  dut gorago, kia, belaunaldi artekoa da, begien aurrean daukaguna!!
SERen, COPEn eta RNEn aditu ditudan entzuleen deietan beti ageri da ideia bera: nola liteke Espainiaren ordezkari musikal modura ileordea, jostailuzko gittarra eta faltsetean kantari ateratzen dena aukeratu izana!!

Barregarri uzten dituela sentitzen dute ”perrea, perrea” ohiukatzen duen bakoitzean.

Eta hor zeintzuk eta  gu, aho bete hortz,  ordezakaririk aukeratzeko modurik ez dugunok, duintasun nazionala erreibindikatzen duten espainiarrei begira.

 

Baina hori bai, harritzeko moduko beste beste zerbait ekarriko du  aurtengo lehiaketak: geure artean emango  diren audientzia datuak. Baietz ikusleen artetik, bitik bat Eurovisioni begira egon.

 

Déjà vu

Lehengo astean, Goienkarian telebistari dedikaturiko zutabean,  Leire Kortabarriak idatzi
zuen “Gabilondo news” artikuluaren aitzakian, albistegien kontura arituko naiz
ni ere. Izan ere, azpimarratu gurako nuke zein interesgarria izaten den notizia
bera  albistegi desberdinetan nola
jorratzen duten ikustea. Kanalaren ideologia, beste saioetan baino garbiago
soma daiteke-eta albistegietan. Eta kanalen arteko konparaketa eginez, askoz
errazago. Beno, akaso “euskal arazoa” deitzen duten horren salbuespenarekin,
hor diktadupean aritzen direla dirudi. Gai horretan ez dute ikuspegi,
testuinguru eta bereizketarik egin gura izaten. Bestela, Arrasate Mondragón
bilakatu zen martxoko egun tristeak gogoratu besterik ez dago.

Oraingoan, ordea, ETBko
bi kanalen artean ematen den beste efektu desatsegin bat aipatuko dut: euskarazko
albistegia ikusi duenak, gauza bera irentsi behar izatea ETB2n. Eta, are eta
deigarriagoa egiten da eguerdiko bideo berberak gauera pasatzen dituztenean.
Hor, errepikatua eta moztu/itsatsi betelan hutsaren inpresioa biderkatu egiten
da.

(Probatan: artikulu honen bertsio irakurria)

Imanol, aste santua, eguraldiaren berri eta biolentzia-aro luzea

Badakit, zaila dela izenburuan agertzen diren
elementuak nola lotu ditzakedan pentsatzea. Irakurri segidan datozen lerroak
eta mataza askatzen joango naiz.

 

Nire lagun batek esaten zuen, Imanol
(Lartzabal) kantariaren musikak tristetu egiten zuela. Hori bai, melankoniatsu
zegoenetan, bere kantuak entzutea baino gauza hobegorik ez ei zegoen alaitzeko.

 

Aurtengo udaberriko jaiegunetan etxe-inguruan
ibili naiz. Ez neukan ez planik ezta gogorik ere inora joateko. Egunero entzun
izan ditut telebistako albistegietan, oporretan etorritakoen penak eta nekeak euria, elurra
eta denboralea (hala  irakurri nuen
Berrian itsas zakarra eta olatu erraldoiak izendatzeko!) zela-eta.

Niri bost zelako eguraldia egiten zuen.
Egitekoa neukana egiteko parra, eguraldi ona ala txarra.

Ala ere, ETBko eguraldiaren berri izan dut
erreferentzia modura, eta ordu betero irratian ematen dituzten parteak ere
entzun izan ditut sarritan. Eta, egunez egun zelako eguraldia  egingo zuen jakiten nuen. Aldatu, ezin nuen
eguraldi kaxkarra aldatu, baina  elurra,
euria, hotzberoa eta itsasoaren egoera zehaztasun handiz jaso nezakeen,
egunero, orduoro gura izanez gero (“…eta noiznahi eitb24.com-en”).

 
Hori bai, Rubalcaba espainiar ministroari entzun nionean,
“biolentzia-aro luze” baten aurrean geundela esaka, atsekabetu egin nintzen,
zeharo.

Nola da posible eguraldia, berez naturaren
esku dagoen gorabehera kontrola ezina, eta egoera politikoa (baita
biolentziaren aurpegiak erakusten dituena ere) maila berean baleude bezala sentitzea!. Nola liteke, euria egiten duenean
guardasola hartzearen pareko izan behar izatea “biolentzia-aro luzea”
datorrenean, pasatu arte zain egotea baino irtenbide gehiagorik ez egotea.

 

Umore txartu egiten nau horrek. Izan ere, “erabakitzeko
eskubidea” bezala, “zelako aroak” eta beraien “luzera” erabakitzeko eskubidea eduki
gurako neuke.

 

Imanolen kanta bat jarriko dut eta, seguru egon, horrek fatalismotik irtetzen
laguntzen nauela

9-10

Bederatzi urteko (laister, 56 egun barru, hamar, berak zehaztuko lukeen modura, urtebetetzearen desioz) seme bat edukiko ez banu, zapatu gauero ez nukeen Ordu Txikitan ikusiko.
Baina, hala balitz, akaso galdu egingo nituzkeen azken bi saioak.

Aipatuko ditudanetatik lehenean, Pirritx eta Porrotx egon ziren. Beno, zintzo jokatuta, hasieran pailazo lanetan aritzen diren bi pertsonak agertu ziren, baina nik ez dut ez zertaz aritu ziren ezta beraien izenak gogoratzen ere. Izan ere, programa berez,  Pirritx eta Porrotx bilakatu  zirenean hasi  zen.

Eta ze ondo egon  ziren biak. Zein gertukoak diren.

Ikustekoak ziren, baita ere, askotan tolosarrak (todo-lo-saben) diruditen gradatako 6-7 umeen aurpegiak, eta galderak egiteko moduak, eta nola miresten zituzten eta nola sartzen ziren beraien hitz joko eta keinukera mezuetan.

Oso programa atsegina izan zen.

Gainera, harrigarria zen konprobatzea zenbateraino ziren ezagunak bideoetan agertzen diren ume  zein heldu inkestatuen artean ere.

Pirritx eta Porrotx onak dira, demontres.

Baina, ni ukitu eta malkoen ertzera eraman ninduen pasartea, minbizia duten umeak bisitatzera joaten direneko kontakizuna izan zen.

Ospitalera poza eman nahian joaten direla kontatu zuen Pirritxek eta hara eramandakoa baino gehiago ekartzen dutela bueltan azpimarratu zuen. Behin, hala segitu zuen Porrotxek, ilun puntuan zegoen ospitaleko gela batera sartu ziren eta han, erdi-erdian, bi izar handi eta ilargi betea aurkitu zituzten. Begiak disdiratsu, zabal-zabalak zeuzkan neska bat ezagutu zuten, aurpegia zurbil, ilerik ez buruan eta bere hutsunean gela betetzen zuena. Pailazo bikoteak bizipoza  eta maitasunez beteriko ume bat aurkitu zuten,  hartzeko beste emateko zeukana.

Halako batean, kontakizuna amaituta zegoelakoan, Mikel Elizegi aurkezleak, gonbidatu bat zeukatela iragarri zuen. Albo batetik, orduko umea neska bihurtuta  agertu zen.

Elkarri eman zioten besarkadak ez zuen preziorik izan.

Pantailaren bestaldean geundenok, momentu batez arnasaren beharrik ez  genuen sentitu. Hunkigarria.

Goaz esan ditudan bi saioetatik bigarrena aipatzera.

Hurrengo astean, nire sorpresarako, eta inoiz Crudela Devil gisa plantatzen den Idoia Zenarruzabeitia,  halako giroan zein ondo moldatu zen ikusteko aukera izan genuen.

#

Urduri zegoela zioen, eta irribarreak hala adierazten zuen. Baina gero, programak aurrera egiten zuen  neurrian, lasaitasunak barruko irribarrea ateratzera  lagundu zion eta han ibili zen lehendakari-ordea inoiz ikusi ez diodan gertutasuna agerian  utziz. Irudi kanpaina askok baino gehiagorako balio izan zioen Ordu Txikitaneko agerraldiak.

 

Tipula salda

Amerikako Estatu
Batuetako hauteskundeetan parte hartzeko aukerarik ez edukitzeak, kanpaina
urrutitik ikusteko parada ematen du.
Hautagaiak izan gizon ala emakume, zuri
ala beltz, demokrata ala errepublikar pelikula baten gidoian bezala ageri zaizkigu.
Mitinak, zerutik behera datozen puxika edota koloretako papertxoak, hizlarien  keinukera, jendea txaloka eta “we can”
famatuak eskaleta, atrezzo eta gidoiko lerroan idatzitakoak dirudite.
 Espektakuluaren
izenean onargarriak, baina bere horretan hutsalak.

Frantziako eta Espainiako
hauteskundeen inguruan antolatutako lehia mediatikoa ere ikuspegi hotz beraz
hartzen ari naiz, aurtengoan. Tipula efektua sumatzen dut han eta hemen: azaletik
hasi eta barruko geruzak kendu, bata bestearen atzetik, eta mamirik ez duela.

Ikuspegi
hortatik, kamera bati begira antolatutako ekitaldiak, argazkietarako irribarreak,
etxean jasotzen ditugun panfletoak, telebistako eztabaidak, peajeko
elkarrizketak eta abarrak,  negarra eta
asperdura bitarteko zerbait eragiten didate, tipulekin bezala.

GARRAIO LANETAN

Albistegiaren aurreko saioaz asmatzea, izan lehiaketa,
sitcoma ala
txutxumutxuena, garrantzitsua da informazio-saiora jende multzo
bat
eramateko. Antzerakoa da berrien osteko saioaren kasua:
ordutik
aurrerakoaren arrakasta markatuko du.
Azken denboraldian, Camera
Café
, El Hormiguero eta El Intermedio ari dira lan hori betetzen.
Albistegitik datorren jende multzoa, geroko pelikulara edo prime-timeko
programa zentralera garraiatzen.
Kafe makinaren sketxek ondo baino hobeto
egiten dute lan hori. Baina, ikasturte honetako, Pablo Motos-ena eta Gran Wyoming-ena aipatu gura ditut. Izan ere, begien bistakoa da zein desberdina
den bakoitzak helburu modura daukan jendea. El Homigueroren kasuan, jende
gazteagoa, diskurtsoen jokoan baino ikustekoetan zentratuko dena bilatzen
dute.

Wyomingek aldiz, berbak, hitz jokoak, ziria eta eztena ibiltzen
ditu.
Zorrotza eta okurrentea. Motosen ganberrokerien aldean,
irreberentzia nagusitzen da hemen.

Esan beharrik bai, zein gustatzen zaidan
gehiago? Mezutxo honen idazteko moduaz gain, argazkiaren tamainak ematen al du pistarik?