Gizonen kontuak

Gustatzen zait Emakundek bere sorrera-urteurrena dela-eta martxan jarri duen publizitate kanpaina. Euskadi Irratian eta Radio Euskadin (eta uste dut SER Bilbaon eta Herri Irratian ere) entzun daitezke spotak, berdintasunaren mezua hainbat emakumeen ahotsean gauzatuta.
Hitz lauak. Etenik gabe, iraunkortzen doan bidea irudikatuz. Euri tantena bezalaxe.

Oraindik ere egin gabe dagoena erakusteko-edo, gaur, ETB1en eguerdiko albistegian entzun dut,  Al Gore Bilbon izan dela “enpresa gizon” andanari hitzaldi bat eskainiz. Minutu batzuk beranduago, saio berean, Unai Basurto munduari buelta eman guran abiatu dela “itsas gizon” ausartenek bakarrik hartzen duten erronkari ekinez.

“Euskararen erabilera ez sexista” gidaliburuaren erreferentzia hemen jartzea  pentsatu dut, akaso baten bati interesatuko zaio-eta.

*Bide batez, “Emakunde” ahoskatzerakoan “Emákunde” izango da, ezta? Eta ez “Emakúnde, ala?

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude