Etiketaren artxiboa: telebista

Internet TV

Telebista eta internet  elkartzen direneko lekuaz/momentuaz/aparailuaz informazio interesgarria dago sarean.
Esaterako, argigarriak iruditu zaizki bi bideo hauek:
– Google TVri buruzko bideo promozionala
– Gai  berberar buruzko  hitzaldi laburra
Eta, bide batez, oso ona iruditu zitzaidan The Economist-ek argitaratu zuen “A special report on television” txostena. Laburpena hemen  aurkitu daiteke.

Epeak

Pásalon tertuliakide modura ibilitako batek EiTBren audientzia beherakadari buruz eginiko artikulua irakurri nuen Deian, ostiralean. Egunkari ale hura ez zen nirea eta esandako artikulua berrirakurri eta gorde guran Deiaren webgunera jo dut. Bilaketan “EiTB” eta “audiencia”, “descenso”, “bajada” eta horrelakoak jarri ditut. Oso esanguratsua den zerbait gertatu da orduan…ehun mila miloi artikulu zerrendatu dituela. Ala gehiago akaso. Eta begirada arin batean kritikak, ikuspegi ezkorra eta gauzak zein gaizki doazen adierazten duten izenburuak nabaritzen dira.
Komunikazioan aditua  izan eta momentu honetan gogoan ez dudan Deiako iritzi emailearen artikuluaren tonua halakoa zen: apokaliptikoa. Audientziek behera egin izana oso-oso larria dela.

Mamia duen gaia da audientziarena. Kontuan hartzekoa eta jarraipena egitea merezi duena. Baina, beti ere bi ikuspegi konbinatuz, epe laburrekoa eta ertainekoa. Izan ere, bestela egunez eguneko gora beheretan zorabiatu gaitezke eta norabidea galdu.

Ez du zentzu  askorik kataklismoa aipatzea eguna joan eta eguna etorri eta horrekin lehendik datozen akatsak eta gabeziak disimuluan eduki.

Aspaldikoa dugu herri honetan berezko egitura mediatiko ahula eduki izana eta apustu estrategikorik ez hartu izana. Hori agerian zegoen EAJ agintean zegoenean eta,  modu nabarmenagoan, gaur egun. Baina arazoa bakarra da.

Pena ematen dit orain, miopiak jota, norabide desegoki bat egon bazegoela aitortzen ez dutenak ikustea.

Ezkutuan

Ostrukarena egiteak, bestalde ez  ditu gauzak, konpontzen. Igandero bezala, irratiari buruz geurean daukagun adituaren
artikulua irakurri dut Berrian eta
bertan, berriro ere audientziaren gaia agertzen da. Lasak
dioenez, gainera, gaztelerazko irrati autonomikoari CIESek ematen
dizkion datu baxuak ezkutatu egin ditu enteak. 
 

kanal irudia

Telebista eskaintza ugaritu baina kanalen arteko desberdintasunak desagertu diren neurrian, markaren beharra nabarmentzen da.  Kanal bakoitzaren izaera, irudia eta pisua elementu nagusi bilakatzen ari da gaur egungo telebistagintzaren merkatuan.
Bereiztu beharrra. Nortasun propioa edukitzea behar beharrezkoa da, eta izango da etorkizunean ere.
Hori horrela dela bezain garbi  daukat, gero eta ahulagoa del Euskal Telebistarena.
Edukiak, erreferentziak, izaera propioa adierazi eta sozializatuko duten elementuak landu beharrean dago hemengo telebistagintza.

Bizialdia

Normal
0
21

false
false
false

MicrosoftInternetExplorer4


/* Style Definitions */
table.MsoNormalTable
{mso-style-name:”Tabla normal”;
mso-tstyle-rowband-size:0;
mso-tstyle-colband-size:0;
mso-style-noshow:yes;
mso-style-parent:””;
mso-padding-alt:0cm 5.4pt 0cm 5.4pt;
mso-para-margin:0cm;
mso-para-margin-bottom:.0001pt;
mso-pagination:widow-orphan;
font-size:10.0pt;
font-family:”Times New Roman”;
mso-ansi-language:#0400;
mso-fareast-language:#0400;
mso-bidi-language:#0400;}

El intermedio”-ren (La
Sexta; 21:30) jarraitzaile amorratua izan naiz, luzaroan. Agian “El hormiguero” izenekoaren nerabezaletasunik ihesi.

Gaur arte.

Izan ere, penagarria egin
zait maiatzaren 10eko saioan nola sartu diren Laporta, Barçaren nagusiarekin.

Wyomingek eta Beatriz
Montañez aurkeleek Laportaren independentzia zaletasuna, politikara
dedikatzeko omen daukan asmoa zorrotz kritikatu dute.

Zer eta “El País
egunkaria informazio-iturri bakar modura erabiliz!

Zuzeneko pantailan

Bertsolarien txapelketan izan nintzen Barakaldon. Asko disfrutatu nuen. Asko poztu nintzen Maialenengatik. Asko denongatik.

Euskadi Irratian, Nikolas Aldaik jubilatu aurretik zuen programan entzun ahal izaten zen “…eta hitza jolas bihurtu zen”. Atzo, BECen ez zen jolasik egon, joko serioa izan zen, ahozko sormena borborka, lehia bizikoa eta energiaz betea.
Zuzenean bizi izateko ekitaldi bat izan zen igandekoa.

Aurreko txapelketan, egun erdiz bakarik egon nintzen bertan. Goiza telebistaz eta arratsaldez ber-bertatik. Oraingo honetan, goizeko 9:30etarako aretoan ginen, saioa noiz hasiko zain. Eta amaitu arte.

Ni naizen bezalakoa izanda, ez nuen pentsatzen hain erraz aguantatuko nukeenik horrenbeste denbora aulki batean eserita. Baina, ez,  ez zitzaidala luze egin. Gogorra bai, aulkia. Bestela ez.

Lujanbio zalea naiz. Kantatzeko eta gaiei aurre egiteko duen moduagatik gustatzen zait.

Atzotik bera dugu txapelduna. Emakumeen Asanbladak, Bilgune Feministak eta Emakundek berdintasunaren aldeko ehundaka kanpainei segida emanez bezala parekorik gabe. Euskarari gaztetasuna, freskotasuna eta  bultzada emanez, “neska bat es mucho”.

Barakaldon kantuan entzun eta jendearen poza ikustean, ondo goazela iruditu zitzaidan. Espero ez denean lehio berriak irekitzen direla.

Oholtza gainean txiki eta atzeko pantailan plano motzean hain presente ikusteak, sekulako kontrastea egiten zuen. Nahi barik begiak irudi handira joaten zitzaizkidan, telebistak sortzen duen ohiturari jarraituz.Plano motzaren adikzioa handia da gero.
Baina gurata, nire begiek eskaintzen zidaten irudia jarraitzera behartzen nuen nire burua. Zuzenekora. Eta han Maialen, bere gorputzaren mugetan benetan handi sentitu nuen. Ahaltsua. Eta 15.000 pertsonen aurrean, zutunik, kantuan,  duin eta handi ikusi nuen.

Zaborra

Lurreko telebistaren digitalizazioaren eskutik ugaritu diren kanalen 

artean Intereconomía izan daiteke nortasuna  garbien duena. 

Sintonizatzaile automatikoak lehen zenbakietan kokatu didanez, 

bestelakorik topatu bitartean,  bere “geltokitik” pasa beharra izaten 

dut. Gauez, hain zuzen ere, “Los clones”  izeneko saio bat daukate.  

“El intermedion” edo, beste modu batera “El hormigueron”, gertatzen 
den
modura, aktualitatea hartzen dute eta ikuspegi ironikotik  
jorratu. Baina
honetan, aitortzen dizuet ez didatela behin ere 
irriparrerik   sortarazi.
Pablo Motosek aurkezten duen saioan, 
belaunaldien arteko etena  dela-eta
ez  ez zait asko gustatzen 
erabiltzen dituzten umorea, jokoak eta
erreferentziak. Eta niri 
bezala,  35 urtetik gorako askori (audimetroak
dixit). Wymomingen 
kasua bestelakoa da eta urtean pilatzen dutenen
geralekua  izaten da. 
Ez   dakit nolako audientzia izango duen “Los clones”
delakoak, baina  
garbi dagoena da  programa formatu berbera hartu duela 
beste biekin 
lehian aritzeko. Edukia beste kontu bat da.

Galderak

Normal
0
21

false
false
false

MicrosoftInternetExplorer4


/* Style Definitions */
table.MsoNormalTable
{mso-style-name:”Tabla normal”;
mso-tstyle-rowband-size:0;
mso-tstyle-colband-size:0;
mso-style-noshow:yes;
mso-style-parent:””;
mso-padding-alt:0cm 5.4pt 0cm 5.4pt;
mso-para-margin:0cm;
mso-para-margin-bottom:.0001pt;
mso-pagination:widow-orphan;
font-size:10.0pt;
font-family:”Times New Roman”;
mso-ansi-language:#0400;
mso-fareast-language:#0400;
mso-bidi-language:#0400;}

Normal
0
21

false
false
false

MicrosoftInternetExplorer4


/* Style Definitions */
table.MsoNormalTable
{mso-style-name:”Tabla normal”;
mso-tstyle-rowband-size:0;
mso-tstyle-colband-size:0;
mso-style-noshow:yes;
mso-style-parent:””;
mso-padding-alt:0cm 5.4pt 0cm 5.4pt;
mso-para-margin:0cm;
mso-para-margin-bottom:.0001pt;
mso-pagination:widow-orphan;
font-size:10.0pt;
font-family:”Times New Roman”;
mso-ansi-language:#0400;
mso-fareast-language:#0400;
mso-bidi-language:#0400;}

Telebistaren audientzia neurtzeko Hego Eukal
Herriko ia laurehun etxeetan audimetroak jarrita dauzkate. Zein kanal ikusi,
noiz ixotu noiz itxungi, dena neurtzen du. Hurrengoko egunean, lehen orduan, kanal
guztietako programatzaileek mahai gainean dituzte portzentajeak. Batzuk pozik
eta besteak ez hainbeste. Gosaririk goxoena garrazteko moduko datuak izaten
dira batzuetan. ETBn pozik ez daudela garbi dago. Kanal bietan behera egin dute
audientzia kopuruak. Baina, sinistu iezadazue, horrek ez nau asko kezkatzen. Audientzia
datuak aldakorrak dira eta egun batean behera egiten dute eta hurrengoan,
agian, baita ere.

Gehiago kezkatzen nau ETBk zeukan lekua
(handia edo  txikia) galtzea eta jendeak
beste kanaletara jotzea informazio bila, umeentzako entretenimendua lortu guran
edo kirolak

Etsipena

Normal
0
21

false
false
false

MicrosoftInternetExplorer4


/* Style Definitions */
table.MsoNormalTable
{mso-style-name:”Tabla normal”;
mso-tstyle-rowband-size:0;
mso-tstyle-colband-size:0;
mso-style-noshow:yes;
mso-style-parent:””;
mso-padding-alt:0cm 5.4pt 0cm 5.4pt;
mso-para-margin:0cm;
mso-para-margin-bottom:.0001pt;
mso-pagination:widow-orphan;
font-size:10.0pt;
font-family:”Times New Roman”;
mso-ansi-language:#0400;
mso-fareast-language:#0400;
mso-bidi-language:#0400;}

Txarrena ez da “konfidantza ezaren” izenean
hainbat editore aldatu (zesatu, dimititu, berdin dio) izana EITBn. Izan ere,
lehengoak ere, diskrezionalitate maila beraz, baten batek jarriak ziren
albistegien edukiak erabakitzeko. Eta lehengoek, oraingoek bezalatsu, zein
notizia sartuko zituzten eta zeintzuk baztertu, eta gai bakoitzari nolako
tratamendua emango zitzaion markatzen zuten. Txarrena da, gobernu-akordioaren
osteko eguraldiaren mapa aldaketa edota aurkezle poxpolinak jartzearen ostean, etsipena
zabaltzea, bai bertako langileen eta baita pantailaz bestaldeko ikus-entzuleen
artean ere. Hedabide publikoak gobernura heltzen d(ir)en alderdiaren esanetara
daudela eta egin eta desegin eta esan eta isildu egin daitezkeela gauzak
pentsatzea oso kaltegarria da. EITBn beti hala izan dela esaten duenari
erantzungo nioke baietz, baina hainbatek amesten zutela eta lanean ari zirela
erredakzio kontseiluak antolatzearen alde, irizpide profesionalak erabili
daitezen eta botereekiko independentzia egunero jorratu beharra zegoela. Gaur,
horiek, putz batean ari dira.

Kantari

Normal
0
21

false
false
false

MicrosoftInternetExplorer4


/* Style Definitions */
table.MsoNormalTable
{mso-style-name:”Tabla normal”;
mso-tstyle-rowband-size:0;
mso-tstyle-colband-size:0;
mso-style-noshow:yes;
mso-style-parent:””;
mso-padding-alt:0cm 5.4pt 0cm 5.4pt;
mso-para-margin:0cm;
mso-para-margin-bottom:.0001pt;
mso-pagination:widow-orphan;
font-size:10.0pt;
font-family:”Times New Roman”;
mso-ansi-language:#0400;
mso-fareast-language:#0400;
mso-bidi-language:#0400;}

Gogoan daukat, umetan, soka-saltoan ari ziren neskei
gogaitzen ibiltzearekin nekatzen ginenean 
gutariko baten etxera joaten ginela telebista ikustera. Beno, sasoi
hartan telebista zeukan bakarra bera zen eta beti amaitzen genuen bere
sukaldean telebistako iragarkien markak identifikatzen eta singleak kantatzen.

Berrogei urteko flashforward eginez, aurten ere, iragarki
askok leloa jakinarazteko musika daukate. Errepaso arin batek erakusten digu
“Soy, soy, soy…” dioena, ala “Estoy aquí para quererte…” edo “Como una ola…”
eta “On line nago…” aldarrikatzen dutenak. Edota, burla puntuarekin “Ya lo
sabía…” esaten duena. Eta, amaitzeko, aurtengo udako kanta izango dena: Fanta
edariarena, bertso eta guzti.

Eta konturatu naiz, inguruan ditudan ume batzuk PSParekin
ala zutaz.com-era konektatuta daudela ere, kantuan ari direla. Telebistako
iragarkietako kantak!

Berba ontziak

Normal
0
21

false
false
false

MicrosoftInternetExplorer4


/* Style Definitions */
table.MsoNormalTable
{mso-style-name:”Tabla normal”;
mso-tstyle-rowband-size:0;
mso-tstyle-colband-size:0;
mso-style-noshow:yes;
mso-style-parent:””;
mso-padding-alt:0cm 5.4pt 0cm 5.4pt;
mso-para-margin:0cm;
mso-para-margin-bottom:.0001pt;
mso-pagination:widow-orphan;
font-size:10.0pt;
font-family:”Times New Roman”;
mso-ansi-language:#0400;
mso-fareast-language:#0400;
mso-bidi-language:#0400;}

Uda partean, telefono
mugikorraz, gura adina eta dohanik berba egiteko aukera eskaintzen duten
konpainiak ugaritu egin dira. Garai bateko Euskaltelen Guiken” plagiatuz,
Moviestarrek “Yes, weekend” atera du orain. Hala ere, Obamaren hauteskunde
kanpainaren zein kopia eskasa egin duten ikusteaz gain badago beste gauza bat
harritu egin nauena iragarki horretan: ezer ez esateko deietara animatzen
zaituztela. Buffet librearen politika da, goserik gabe jan. Beharrik gabe, saldoetan
erropak erosi. Dozenaka jasotzen ditugun telebista kanaletan zer dagoen jakin
barik ere aparailua piztu eta  zapeatzen
hasi. Orokorrean, udak ez dio telebistari onik egiten: ikusle gutxiago, eduki
errepikatu gehiegi, eguzkitan jarritako izozkiekin bezala, programa goxoegiak
eta bigun-bigunak eskaintzen  dituzte. Normala
halakoetan, telefono mugikorra irtenbide modura aurkeztea!