Etiketaren artxiboa: teleberri

Barkamen eske

Normal
0
21

false
false
false

MicrosoftInternetExplorer4


/* Style Definitions */
table.MsoNormalTable
{mso-style-name:”Tabla normal”;
mso-tstyle-rowband-size:0;
mso-tstyle-colband-size:0;
mso-style-noshow:yes;
mso-style-parent:””;
mso-padding-alt:0cm 5.4pt 0cm 5.4pt;
mso-para-margin:0cm;
mso-para-margin-bottom:.0001pt;
mso-pagination:widow-orphan;
font-size:10.0pt;
font-family:”Times New Roman”;
mso-ansi-language:#0400;
mso-fareast-language:#0400;
mso-bidi-language:#0400;}

Atzo iluntzean, Teleberrin euskarazko berri bat sartu
zitzaien, tupustean. Ezohikoa konpondu guran, bideoa bere horretan moztu eta
aurkezleak aurreraxeago gaztelerazko bertsioa eskaini ahal izateko ahaleginak egingo
zituztela adierazi zuen. Kasurako, berdin dio zein zen notizia, ez du garrantzirik
albiste horretan jorratutako gaia Guantanamo ala etorkinen etorrera ote zen.
Adierazgarria zena euskara entzun izana akats bat zela eta konpondu beharreko
zerbait bezala jorratua izan zela.

“Aukerak” behin eta berriro aurkezten zaizkigula erakutsiz, handik
minutu gutxira, berriro ere aurkezlearen sarrera eta gero, aipatutako bideo
berbera sartu zen. Eta, temati, egoskor eta burugogor, bideoaren audioak
euskaraz hitz egiten zuen. Ernia diskal bi eta faja ortopedikoa duen baten gerri
malgutasunaz, berriro ere, notizia moztu eta euskaraz izateagatik barkamena
eskatu zuen aurkezleak. ETB2ko albistegietan ez omen da onargarri euskara
entzutea. Hori akats baten ondorio besterik ezin da izan!

Imaginatzen ditut albistegia emititzen ari zireneko
kontrol-gelako tentsioak. Hango ¿qué hacemos?”, “otra vez el video en euskara!”
eta, azkenik, aurkezlearekin komunikatzeko intercom-arekin erabakiaren berri
ematea: “corta, corta”.

ETBko agintariek barneratzen ez badute, momentuan momentuko erabakiak
hartu behar dituzten maila ertaineko arduradunek errutinak sortu eta
gainontzeko langile guztiek ohiko lan-moduetan euskara sartzen ez badute,
betikoan egongo gara. Alegia, kanalen arteko banaketa linguistiko dikotomiko
eta eskluientearen dinamika errepikatuz, ad  infinitum.

Aurkezle nagusia

Normal
0
21

false
false
false

MicrosoftInternetExplorer4


/* Style Definitions */
table.MsoNormalTable
{mso-style-name:”Tabla normal”;
mso-tstyle-rowband-size:0;
mso-tstyle-colband-size:0;
mso-style-noshow:yes;
mso-style-parent:””;
mso-padding-alt:0cm 5.4pt 0cm 5.4pt;
mso-para-margin:0cm;
mso-para-margin-bottom:.0001pt;
mso-pagination:widow-orphan;
font-size:10.0pt;
font-family:”Times New Roman”;
mso-ansi-language:#0400;
mso-fareast-language:#0400;
mso-bidi-language:#0400;}

Normal
0
21

false
false
false

MicrosoftInternetExplorer4


/* Style Definitions */
table.MsoNormalTable
{mso-style-name:”Tabla normal”;
mso-tstyle-rowband-size:0;
mso-tstyle-colband-size:0;
mso-style-noshow:yes;
mso-style-parent:””;
mso-padding-alt:0cm 5.4pt 0cm 5.4pt;
mso-para-margin:0cm;
mso-para-margin-bottom:.0001pt;
mso-pagination:widow-orphan;
font-size:10.0pt;
font-family:”Times New Roman”;
mso-ansi-language:#0400;
mso-fareast-language:#0400;
mso-bidi-language:#0400;}

Normal
0
21

false
false
false

MicrosoftInternetExplorer4


/* Style Definitions */
table.MsoNormalTable
{mso-style-name:”Tabla normal”;
mso-tstyle-rowband-size:0;
mso-tstyle-colband-size:0;
mso-style-noshow:yes;
mso-style-parent:””;
mso-padding-alt:0cm 5.4pt 0cm 5.4pt;
mso-para-margin:0cm;
mso-para-margin-bottom:.0001pt;
mso-pagination:widow-orphan;
font-size:10.0pt;
font-family:”Times New Roman”;
mso-ansi-language:#0400;
mso-fareast-language:#0400;
mso-bidi-language:#0400;}

Abuztuaren erdialdean, Berrian
irakurri nuen Jaime Otamendik iluntzeko Teleberri  albistegia aurkezteari ekingo ziola segidan. Gaur
aldiz, egunkari berean diote Otamendi baja hartuta dagoela eta Vanessa
Sanchezek jarraituko duela aurkezpen lanetan, 
bakarlari gisa hemendik aurrera.

Baja hartu izanaren arrazoiak
zeintzuk diren ez dakit. Hori bai, joan-etorriko notiziak, aitzakia eman dit
albistegiei buruz bizpahiru ideia desordenatu eta garrantzia oso desberdinekoak
bata bestearen segidan botatzeko.

Ondoko lerrotan doazen
gehienak Otamendi aurkezlea izango zenekoan idatzitakoak dira, amaiera apur bat
aldatu dut, ikusten den norabidean.

 

Informazioaz

 Aitortu beharra daukat ETBk
ez duela bere albistegien bidez  nire
informazio-behar eta gogoak asetzea lortzen. “Gidoiari” oso lotuak ikusten
ditut. Espero daitekeenetik askatu ezinean bezala.

Talde bereko irratiek,
eta bereziki euskarazkoa, askozaz ere gehiago irekitzen dizkio ateak iritzi
desberdinei eta kontrasterako dinamikei. Eta, amaitzeko esango dut albistegietan
baino (astindu serio baten beharrean daudela pentsatuta nago aspaldi!) irratiko
magazinetan egin du aurrera nabarmen Euskadi Irratiak.

 

J.I.

Teleberri albistegiak
Julio Ibarraren alde egin izanaren ondorioak dabil sufritzen, oraindik ere
(audientzia, irudi publikoa, proiekzio mediatikoa…). Inor jainkotzeko asmorik
gabe, benetan pentsatzen dut, gaztelerazko kanalean, albistegietako ikuspegi
profesionala eta landua eduki izan duen gutxietako bat dela/zela.

 

ETB2k, “itxura aldaketaren”
izenean, albistegietako aurkezle-lanetan, hasi berri batzuk (ez txarrera hartu:
gazteak, hitz-jario errazekoak eta ekintzailetasuna adierazten duen irudidunak
esan nahi dut) jarri zituen Ibarraren ostean. Aurkezle berri horiek erredakzioaren
egituran pisu gutxi, profesionalki esperientzia mugatua eta  informazioaren tratamenduan efektismoa eta
itxurakerian trebeak zirela erakutsi zuten. “Tira, aurkezleak baino ez ziren”
esango du inork! “Bai eta ez”, erantzungo nioke. Aurkezlea  ez da aurpegi huts bat. Publikoki erakutsi
nahi denaren adierazle nagusienetakoa ere bada. Dekoratua, albistegiaren
egituraketa, hainbat baliabide tekniko eta notizien edukia bera bezain
adierazgarri da aurkezlea (berba egiteko tonua, ahozkoak izan ala gabeko enfatizazio
moduak, adina, sexua eta hizkuntzen 
ezagutza).  Notizia zentzunez eta
esanguraz osatzen duen elementua da.

 

J.O.

Jaime Otamendi Euskadi
Irratian asko gustatzen zitzaidan (Goizean Behin izeneko magazina hemengo
irratigintzan erreferente bat izan da). Esatari bat baino dexente gehiago zen.

Lotuago  ikusi izan dut ordea telebistaz.

Potoloxeago zegoen garai
haietatik, korbataz jantzita ikustera eta keinukera urduria erakutsi duen aurkezpen
lanetara ohitu barik nauka.

Onartu beaharra daukat,
Galdezka bezalako elkarrizketa-saioa (Otamendi, Artola eta Reparaz aurkezle
zorrotz paperean), hori, helburu oneko saiakera bat zela eta emaitzetan baino
asmo berria izatean baloratu behar dela.

 

Otamendi Teleberriko anchorman (hala esaten diote ingelesez
kameren aurrean informazio-saioan gidari lana 
egiten duenari, eta oso adierazgarria egiten zait izena) izan aurretik
ere, seguru nago, albistegi zerbitzuetako zuzendari modura makina bat lan badaukala
gainera aurkezlearena gehitzeko. Baina niri ideia ona iruditu zitzaidan zeregin
horretan jartzea. Barnetik datorren berrikuntzen itxura hartzen nion.

 

Agian, beharrezkoa ikusten
dudalako  ETB2ko albistegiek  proiekzio publikoa duen aurkezle bat jartzea,
ikuspegi profesional sendoa duena eta heldutasunak ematen duen patxada
erakusteko gauza dena. Luzaroan, erantzunkizuna eta ardura editoriala urtuegi
egon direla pentsatzen dut.  Sinistuta
nago horri buelta emateko garai aproposa izan 
zitekeela oraingo hau.

 

Gainera, maila profesionalean nagusiki
euskaraz aritu dena, gazteleraz ikustea berrikuntza bat iruditzen zait (bere
horretan ez ona ez  txarra, baina
desberdina). Orain arte linguistikoki dikotomikoak ziruditen bi kanal eta
ofizialak diren bi hizkuntzen arteko zubia eraiki gurari heltzen zitzaiola  uste izan dut. Euskaratik esportatu. “Gabon-buenas-noches”
sasoiak pasa direlako-edo. Euskarak erdarazko albistegietan sarbide erraztua
beharko luke, ondo aurkezten duten esatariak (toponimoak, ahoskera eta entonazio
egokia…), euskarazko adierazpenak erabili, azpitituluak, laburpenak eta
bestelako errekurtso tekniko eta espresiboak pantailaratu. Euskara bertakotu,
baita gaztelera nagusi den albistegietan.

 

Eta, behin jarrita, albisteen tratamenduan,
sakondu, erritmoan galdu barik gertatzen direnen arrazoiak eta ondorioak landu.
     

 

Hasierara itzuli

Egunkarian irakurri dudanagatik, Otamendik
ez du astelehenetik aurrerako 
albistegiak aurkeztuko. Vanessa Sanchez mantenduko dute lan horretan.

Again, testuinguru politikoa, hauteskunde-ekaitzaren
aurreko impassa eta indar-biltze taktikak 
nagusitu egin  dira gaur egungo
aginte-guneetan. Eta, akaso, ETBren informazio politikan beharrezkoa ikusten
dugun aldaketa sakonagoa da eta epe luzeagoak 
eskatzen ditu eta hasi bai, baina 
ezin da aurkezlearen aldaketara mugatu. Ez da lagun bakarrarentzako
lana.