Barkamen eske

Normal
0
21

false
false
false

MicrosoftInternetExplorer4


/* Style Definitions */
table.MsoNormalTable
{mso-style-name:”Tabla normal”;
mso-tstyle-rowband-size:0;
mso-tstyle-colband-size:0;
mso-style-noshow:yes;
mso-style-parent:””;
mso-padding-alt:0cm 5.4pt 0cm 5.4pt;
mso-para-margin:0cm;
mso-para-margin-bottom:.0001pt;
mso-pagination:widow-orphan;
font-size:10.0pt;
font-family:”Times New Roman”;
mso-ansi-language:#0400;
mso-fareast-language:#0400;
mso-bidi-language:#0400;}

Atzo iluntzean, Teleberrin euskarazko berri bat sartu
zitzaien, tupustean. Ezohikoa konpondu guran, bideoa bere horretan moztu eta
aurkezleak aurreraxeago gaztelerazko bertsioa eskaini ahal izateko ahaleginak egingo
zituztela adierazi zuen. Kasurako, berdin dio zein zen notizia, ez du garrantzirik
albiste horretan jorratutako gaia Guantanamo ala etorkinen etorrera ote zen.
Adierazgarria zena euskara entzun izana akats bat zela eta konpondu beharreko
zerbait bezala jorratua izan zela.

“Aukerak” behin eta berriro aurkezten zaizkigula erakutsiz, handik
minutu gutxira, berriro ere aurkezlearen sarrera eta gero, aipatutako bideo
berbera sartu zen. Eta, temati, egoskor eta burugogor, bideoaren audioak
euskaraz hitz egiten zuen. Ernia diskal bi eta faja ortopedikoa duen baten gerri
malgutasunaz, berriro ere, notizia moztu eta euskaraz izateagatik barkamena
eskatu zuen aurkezleak. ETB2ko albistegietan ez omen da onargarri euskara
entzutea. Hori akats baten ondorio besterik ezin da izan!

Imaginatzen ditut albistegia emititzen ari zireneko
kontrol-gelako tentsioak. Hango ¿qué hacemos?”, “otra vez el video en euskara!”
eta, azkenik, aurkezlearekin komunikatzeko intercom-arekin erabakiaren berri
ematea: “corta, corta”.

ETBko agintariek barneratzen ez badute, momentuan momentuko erabakiak
hartu behar dituzten maila ertaineko arduradunek errutinak sortu eta
gainontzeko langile guztiek ohiko lan-moduetan euskara sartzen ez badute,
betikoan egongo gara. Alegia, kanalen arteko banaketa linguistiko dikotomiko
eta eskluientearen dinamika errepikatuz, ad  infinitum.

Iruzkin bat “Barkamen eske” bidalketan

  1. Tarantino

    Bai, Edorta, ikusi nun gertatu zana. PPkuak martxoko hauteskundiai begira gure herri santu honetan euskara inposatzen dala demostratzeko bideua de oso ona izan da. Gustatzen zaizuna eskubidia da, baina molestatzen dizuna inposaketa da, hau da, Francoren garaira itzultzia. Bai, euskarai gorroto handiya diyoe, ez da ezer pertsonala (euskara izan edo galesera, berdin du) kontua da posmodernitate eta globalizazio momentu hauetan hizkuntza minoritariyuak traba besteik ez dia. Aniztasuna paretik kendu nahiko zuten askok, ta adibide ugari aurkitzen ditugu egunerokotasunian.

    Gales hegoaldian eon nitzan oain dala urte batzuk ta hango herritarrak bezela itia gomendatuko ziguten askok. Utzi hizkuntza zahar hori ta begiratu aurrea. Pikia bazakaten inglesakin, baina asimilatu in zuen beaien aurkariyan hizkuntza. Irabazliak beti hoixe esaten due: ahaztu iragana ta goazen danok hizkuntza berbera erabiltzea. Dolarra, alegiya.

    Erantzun

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude