Etiketaren artxiboa: repor

Erreportari

Normal
0
21

false
false
false

MicrosoftInternetExplorer4


/* Style Definitions */
table.MsoNormalTable
{mso-style-name:”Tabla normal”;
mso-tstyle-rowband-size:0;
mso-tstyle-colband-size:0;
mso-style-noshow:yes;
mso-style-parent:””;
mso-padding-alt:0cm 5.4pt 0cm 5.4pt;
mso-para-margin:0cm;
mso-para-margin-bottom:.0001pt;
mso-pagination:widow-orphan;
font-size:10.0pt;
font-family:”Times New Roman”;
mso-ansi-language:#0400;
mso-fareast-language:#0400;
mso-bidi-language:#0400;}

Oso gustura ikusi ditut GoiTBko
Julen Iriondok egin dituen erreportajeak. Duela hiru bat aste, erreskate
lanetarako txakurrak nola trebatzen dituzten azaltzen zuen. Lehengoko saioan, eguraldi
euritsuak dituen milaka aurpegi erakusten zizkigun.

Formato freskoa du
saioak, “Callejeros” (Cuatro), “Vidas anónimas” (Sexta) edota “Repor” (TVE1)
bezalakoena, eta hauek atzerritik ekarritakoen egokitzapenak dira. Guztiek “bitartekaritzarik”
gabe eginiko programak direla irudikatzen dute, bote-lasterrean, muga tekniko eta
irizpide ideologikorik gabe burutuak bailira. Formatoak ezkutatu nahi du
artefaktoa. Erreportariak baina, ondo daki telebista zerbait izatekotan
planifikatua dela. Saio hauek produkzio lan handia  izaten 
dute atzetik, elkarrizketak lotu, baimenak eskuratu eta irudiz hornitu
gidoia. Edizioa, programaren erritmoa zaindu eta edukiaren ardatza ez galtzea
beti izaten dira egilearen buruan.