Reality-en gaia jorratzen duten pelikuletako bi dira “El show
de
Truman” eta “Ed TV”. Lehenean, “Gran Hermanon” legez, propio sorturiko
dekoratu “erreal” itxurakoetan jartzen dituzte parte hartzaileak,
ezkutuko kamerez eta mikroez inguratuta. Bigarrenean aldiz, telebista
ekipo bat doa, gau eta egun, Ed gaztearen atzetik, etxean zein kalean
dabilenean.
Errealitate-saioak eta intimitatea: nola aldatu diren gauzak,
lehen
errealitiak emititzen hasi zirenetik! Izan ere, gaur egun,
norberaren
irudiaren eta ohorearen defentsa ahulduta dago eta duela gutxi
arte intimoak ziren eremuak telebistan ikusi ahal dira,
barra-barra.
Eta, barregarria bada ere, jatorrietara jota, ez dago zergatik
“?Quién sabe dónde?” ala “La máquina de la verdad”-era egin beharrik,
dokumentaletara baizik. TVE2n hain aipatuak baina gutxi ikusiak diren
generoko saioetan animaliak erakusten zaizkigu lotan, jaten, larrutan,
kaka eginean eta hiltzen. Horiena bai dela, eta ez pelikuletakoa,
zelatatuak izatea.
Animalien pare
Utzi erantzuna