Etiketaren artxiboa: literatura

Bakoitiak

Normal
0
21

false
false
false

MicrosoftInternetExplorer4


/* Style Definitions */
table.MsoNormalTable
{mso-style-name:”Tabla normal”;
mso-tstyle-rowband-size:0;
mso-tstyle-colband-size:0;
mso-style-noshow:yes;
mso-style-parent:””;
mso-padding-alt:0cm 5.4pt 0cm 5.4pt;
mso-para-margin:0cm;
mso-para-margin-bottom:.0001pt;
mso-pagination:widow-orphan;
font-size:10.0pt;
font-family:”Times New Roman”;
mso-ansi-language:#0400;
mso-fareast-language:#0400;
mso-bidi-language:#0400;}

Telebistari eskaintzen diogun  denbora beste zeregin batzuei kentzen diogu. Diotenez,
irakurketa da galera gehien sentitzen duenetarikoa. Ez dakit hori guztiz egia
den baina, gainera, ez zait asko gustatzen horren inguruan sortzen den
moralina. Zabor-liburu asko dago eta telebista programa zoragarri dexente
ezagutzen ditut.

 

Aisialdiaren erabileraren inguruko ezbaian, non kokatzen
dira literaturari buruzko telebista programak? Sortzen dute Sautrela lakoxeek
irakurtzeko gogoa?

Literatura irakurtzeko da soilik (bakarkako plazerra,
bestalde) ala telebistaren kasuan bezala hizketarako gaia?

 

Lehengo astelehenean, Hasier Etxebarria gainetik kendu
ezinean ibili nintzen, goizetik gauera. Hasteko, Sustatun agertu zen notiziaren haritik tiraka denbora pila bat eman nuen Begoña Ameztoy delako
batek DVn idatzitakoak irakurtzen. Gero etorri ziren ETBko Hasierren erantzunak
egunkarian bertan eta bere blogean. Lerroz lerro irakurri nituen  batek zein besteak esandakoak eta, egia aitortuz,
lasaitu ederra hartu nuen Etxebarriak amaiera eman zionean usteltzeko bidea
hartuz zihoan harremanari. Epistola gero eta pozoitsuagoak ziren elkarri
igorritakoak.

Ez naiz beraz luzatuko gutunen tonuaz, handiagoak nork
botako ote dituen lehia horretan beti neurria galtzeko arriskua dago-eta.
Baina, tira gauza bat gustatu zait, aspaldiko partez, euskarazko telebista bat
(kasu honetan ETB3 jaio berria) ikusezintasunetik atera da eta plazan mintzagai
suertatu zaigu. Ez al zen Julio Iglesias izan  “que se hable de mí aunque
sea bien” esan zuena. Eskandalu apur bat ez zaio agian gaizki etorriko ETB3ri Vocenton
leku bat eskuratzeko.

 

Esandakoa, goizeko zati on bat horretan eman nuen Ameztoy
versus Etxebarria pressing catch borrokaldiaren gain irakurtzen.

 

Gauean aldiz, ETBko kanal berria aukeratu nuen digitalean
daukagun katalogo zabalean. Eta, ikusi nituen bi programak oso gustukoak izan
nituen. Prime-timea zen eta orduan egokitu ziren “Sautrela” literatura saioa
lehenengo eta “Haratago” (ez dakit nola kokatu tematikoki; bakarra ikusi dut eta
ez dakit hemendik aurreakoetan sukaldariak erabiliko ote dituzten bizitzaz
hitzegiteko) delakoa gero.

 

Sautrela

ETB1en eduki izan duen ordutegia dela-eta (zapatuko
bazkalordua), ez dut askotan programa 
hau ikusi eta aitortu beharra daukat ez dakidala asko saio honen orain
arteko ibilibideaz. Egunkarian irakurritakotik edan izan dut gehiago programa
bera ikustetik baino.

Baina, lehengo egunekoa ikusita, telebistako saio batek
irakurzaletasuna bultza dezakeela 
pentsatzera eraman nau. Esaten direnaz gain, iradokitzen dituztenak
jakingura eta istorio berriak irakurtzeko gogoa eman ahal du-eta.

Paul Auster zen gonbidatua. Elkarrizketaren tonua,
jorratutako gaiak eta telebista produktu gisa oso ekoizpen ona izan zela
iruditu zitzaidan. Autoreaz ez dakit asko eta programan entzundakoaz gain
ezingo nuke gehitzeko ezer berririk esan. Hori bai, sekulako gogoa sortu zidan
bere libururen bat irakurtzeko, bakardadeaz eta bizitzaren ikuspegiaz
idatzi  dituenak leitzeko. Bakarrik bizi
garela zioen betaurrekobeltzak kendu barik eta frantsesez hitzegiten zuen
iparamerikar idazleak. Enigmatikoa zen eta erakargarria.

Bakoitia eta literaturara azken denboraldian zaletu den
neroni programak lehio interesgarri batzuk zabaldu zizkion.

Eta literatura programa bati hori baino gehiago eskatzea zaila
egiten zait.

 

Baina tira, horrezaz gain, oso polita iruditu zitzaizkidan
elkarrizketa egiteko kokalekua, erabilitako planuak, argiztaketa, irudiaren
testura. Agian Sautrelan oso ohikoa izango da, baina niretzako deskubrimendu
bat izan zen telebista programa horrek duen faktura estetikoa.

 

Haratago

Edukia eta osagarri formalak bereiztea oso zailak izaten
dira telebistan. Izan ere, irudiak eta soinuak zein planotan mugitzen dira,
edukiarenean ala formarenean?

Hilario Arbelaitz izan zen lehengo eguneko programa gorpuztu
zuen pertsonaia. Bere ogibidea aldiz, bizitzaz eta munduaz duen ikuspegiaz
gehiago jakiteko aitzakia. Interesgarria oso.

Lehengo zalantzara itzulita, Arbelaitzen hitzak eta offean
entzuten zen Hasier Etxebarriaren kontakizunak programaren ildo argumentala,
nolabaiteko mamia osatzen bazuen, non kokatu beharko genituzke gozatu ahal izan
genituen irudien eta audioaren erabilera?

Izan ere, niri programaren erritmoa, erabilitako kamera
kokapenak eta angulazioak, planoak (luzeran eta zabaleran) eta zuzeneko
audioaren presentzia oso deigarria egin zitzaizkidan.

Ahaztuta neuzkan ETBk ekoitzitako programetan halako kariñoaz
eginiko planoak, angularraren erabilera neurtuak, mikro-travellinak eta
dokumentalik gaurkoenek erabiltzen dituzten dramatizazio puntualak eta
errekreazioak. Oso zaindua. Audioak ere sekulako indarra zeukan, irudien
gainetik testurak sortuz.

Orokorrean, sumatzen da sekulako produkzio lana dagoela Haratago
bezalako programa baten atzetik.Erreferentziala.

 

Scheduling

Agian, Sautrelari eta Haratagori buruz sortzen zaidan
zalantza bakarra programen hurrenkerarena da. “Urrezko ordutegian” aurkezle eta
esatari bera duten bi saio programa segidan jartzea ez  zait programatzeko aukerarik errentagarriena iruditzen.