Etiketaren artxiboa: la

Salvados

“Gatazka”-ri buruzko saioa izan zuten atzo La Sextako Salvados programan. Bertan, besteak beste, Egiguren (PSE), Otamendi (Berria), Landaburu (Aldaketa 16), Basagoiti (PP) eta Murua (Loiolako hegiak liburuaren egilea) entzun genituen.
Programa  interesgarria izan zen.
Osatu bakoa baina!

El Terrat-ek ekoitzi eta Jordi Évolek  aurkezten duen programak, atzoko edizioan (2010/XI/7) ETA eta gobernuaren arteko negoziazioaz, borroka armatuaz  eta elkarbizitzaz aritu  zen.

Sustatun irakurri nuenez gaia hori izango zela, domeka gaua izanik ere, telebistaren aurrean jarri eta bertan mantendu nintzen programa amaitu zen arte.

Gustatu zitzaizkidan gauzak:
– aurkezpen gisa Jordik berak egiten dituen sarrerak, ahots faltsotua eta guzti. Gain-antzeztutako ahotsa oso espektakulu mundukoa iruditzen  zait. Xalaua.
– Martxelo Otamendi eta  Gorka Landaburu mahai baten bueltan, ardautxo bat edaten ari ziren bitartean.
– Antonio Basagoitiren patxada. Gizon honek titularrak bilatzen ez dituenean entzuteko modukoa dirudi. Hori bai, “okurrente” jartzen denean, faltoia, bargasta eta gezurti ez esatearren…kontrolatuko duenik  ba al dago.
– Egigurenek harritu egin ninduen, onartu beharra daukat. Garbi berba egiten du. Badirudi alde guztietatik egurra jaso  eta orain gauzak ikusten dituen bezala esaten dituela. Lagunak egin gurarik ez duena, bereari eusten diona. Sinistu nuen esan zituenak egia zirela. Egongo ziren, hala ere, esan  barik utzi  zituen kontu asko. Arerio eta etsaia bereizteari buruz asko daki PSEko agintariak.
Fisikoki baina arraro ikusi nuen, egokera, begirakuna,  ixiluneak, jazkera…kosta egiten zait hitz bat aurkitzea, baina iruditu zitzaidan “outsider” bat.
Arakaldoko (non demontres dago herri hori?) Herriko Tabernan eginiko talde-elkarrizketa ere arraro xamarra izan zen. Pertsonajeak, galderak, tonua…

Faltan bota nituenak:
– PNVko eta Ezker Abertzaleko ordezkariak ez agertzea programan. Zergatiak ez dakizkit. Agian “Autodenominado”-k (a.k.a. Iñiko Urkullu) ez zuen umorerik edukiko horrelako programa batean parte hartzeko. Badirudi bera  testuinguru “serioagoetan” sentitzen dela erosoago.
Eta JJ Imaz dagoeneko ez dago eszenario politikoan.
Ezker Abertzalekoen falta nabaria zen (ez zituen txikiteoan eta etenik gabe erretzen ari ziren Arakaldoko haiek funtzio horretan jarriko, ezta?).  Eta zalantza barik, Otegi zen Salvadoserako aproposena (hitz joku polita bere askatasuna eskatuz martxan dagoen kanpainararen giroan!). Okurrentzia, freskotasuna eta telegenia handia du Elgoibarrekoak.
Haren faltan, nor eraman Rufi ala Dañobeitia? Azkena ez dut ezagutzen, baina Rufi ez dut ikusten jiji-jaja eta  azalekerietan eta bapatekotasunean oinarritutako programa batean.
Hori bai, ondorioa ezinda izan inor ez eramatea. Hor kale handia egin zuen programak
– Amaiera borobildu gabea ikusi nuen. Halako batean amaitu egin zen eta listo…

Esandakoa, gustura ikusi nuen. Umoreak gauzak errazten ditu, bideak goxotu.

Bizialdia

Normal
0
21

false
false
false

MicrosoftInternetExplorer4


/* Style Definitions */
table.MsoNormalTable
{mso-style-name:”Tabla normal”;
mso-tstyle-rowband-size:0;
mso-tstyle-colband-size:0;
mso-style-noshow:yes;
mso-style-parent:””;
mso-padding-alt:0cm 5.4pt 0cm 5.4pt;
mso-para-margin:0cm;
mso-para-margin-bottom:.0001pt;
mso-pagination:widow-orphan;
font-size:10.0pt;
font-family:”Times New Roman”;
mso-ansi-language:#0400;
mso-fareast-language:#0400;
mso-bidi-language:#0400;}

El intermedio”-ren (La
Sexta; 21:30) jarraitzaile amorratua izan naiz, luzaroan. Agian “El hormiguero” izenekoaren nerabezaletasunik ihesi.

Gaur arte.

Izan ere, penagarria egin
zait maiatzaren 10eko saioan nola sartu diren Laporta, Barçaren nagusiarekin.

Wyomingek eta Beatriz
Montañez aurkeleek Laportaren independentzia zaletasuna, politikara
dedikatzeko omen daukan asmoa zorrotz kritikatu dute.

Zer eta “El País
egunkaria informazio-iturri bakar modura erabiliz!

Animalien pare

Reality-en gaia jorratzen duten pelikuletako bi dira “El show
de 
Truman” eta “Ed TV”. Lehenean, “Gran Hermanon” legez, propio sorturiko 
dekoratu “erreal” itxurakoetan jartzen dituzte parte hartzaileak, 
ezkutuko kamerez  eta mikroez inguratuta. Bigarrenean aldiz, telebista 
ekipo bat doa, gau eta egun, Ed gaztearen atzetik, etxean zein kalean 
dabilenean.
Errealitate-saioak eta intimitatea: nola aldatu diren gauzak,
lehen 
errealitiak emititzen  hasi zirenetik! Izan ere, gaur egun,
norberaren 
irudiaren eta ohorearen defentsa ahulduta dago eta duela  gutxi
arte intimoak ziren eremuak telebistan ikusi ahal dira,
barra-barra.
Eta, barregarria bada ere, jatorrietara jota, ez dago zergatik
“?Quién  sabe dónde?” ala “La máquina de la verdad”-era egin beharrik, 
dokumentaletara baizik. TVE2n hain aipatuak baina gutxi ikusiak diren 
generoko saioetan animaliak erakusten zaizkigu lotan, jaten, larrutan, 
kaka eginean eta hiltzen. Horiena bai dela, eta ez pelikuletakoa, 
zelatatuak izatea.