Lurreko telebistaren digitalizazioaren eskutik ugaritu diren kanalen
artean Intereconomía izan daiteke nortasuna garbien duena.
Sintonizatzaile automatikoak lehen zenbakietan kokatu didanez,
bestelakorik topatu bitartean, bere “geltokitik” pasa beharra izaten
dut. Gauez, hain zuzen ere, “Los clones” izeneko saio bat daukate.
“El intermedion” edo, beste modu batera “El hormigueron”, gertatzen
den
modura, aktualitatea hartzen dute eta ikuspegi ironikotik
jorratu. Baina
honetan, aitortzen dizuet ez didatela behin ere
irriparrerik sortarazi.
Pablo Motosek aurkezten duen saioan,
belaunaldien arteko etena dela-eta
ez ez zait asko gustatzen
erabiltzen dituzten umorea, jokoak eta
erreferentziak. Eta niri
bezala, 35 urtetik gorako askori (audimetroak
dixit). Wymomingen
kasua bestelakoa da eta urtean pilatzen dutenen
geralekua izaten da.
Ez dakit nolako audientzia izango duen “Los clones”
delakoak, baina
garbi dagoena da programa formatu berbera hartu duela
beste biekin
lehian aritzeko. Edukia beste kontu bat da.
Etiketaren artxiboa: hormiguero
GARRAIO LANETAN
Albistegiaren aurreko saioaz asmatzea, izan lehiaketa,
sitcoma ala
txutxumutxuena, garrantzitsua da informazio-saiora jende multzo
bat
eramateko. Antzerakoa da berrien osteko saioaren kasua:
ordutik
aurrerakoaren arrakasta markatuko du.
Azken denboraldian, Camera
Café, El Hormiguero eta El Intermedio ari dira lan hori betetzen.
Albistegitik datorren jende multzoa, geroko pelikulara edo prime-timeko
programa zentralera garraiatzen.
Kafe makinaren sketxek ondo baino hobeto
egiten dute lan hori. Baina, ikasturte honetako, Pablo Motos-ena eta Gran Wyoming-ena aipatu gura ditut. Izan ere, begien bistakoa da zein desberdina
den bakoitzak helburu modura daukan jendea. El Homigueroren kasuan, jende
gazteagoa, diskurtsoen jokoan baino ikustekoetan zentratuko dena bilatzen
dute.
Wyomingek aldiz, berbak, hitz jokoak, ziria eta eztena ibiltzen
ditu.
Zorrotza eta okurrentea. Motosen ganberrokerien aldean,
irreberentzia nagusitzen da hemen.
Esan beharrik bai, zein gustatzen zaidan
gehiago? Mezutxo honen idazteko moduaz gain, argazkiaren tamainak ematen al du pistarik?