Etiketaren artxiboa: goiena

Kontainerra

Normal
0
21

false
false
false

MicrosoftInternetExplorer4


/* Style Definitions */
table.MsoNormalTable
{mso-style-name:”Tabla normal”;
mso-tstyle-rowband-size:0;
mso-tstyle-colband-size:0;
mso-style-noshow:yes;
mso-style-parent:””;
mso-padding-alt:0cm 5.4pt 0cm 5.4pt;
mso-para-margin:0cm;
mso-para-margin-bottom:.0001pt;
mso-pagination:widow-orphan;
font-size:10.0pt;
font-family:”Times New Roman”;
mso-ansi-language:#0400;
mso-fareast-language:#0400;
mso-bidi-language:#0400;}

ETB3 urriaren 10ean
hasiko da  emititzen. Euskarazko kanal
berriak hasieran uhin digitalez emitituko du (EAEko etxeen %8,3ko irismena
dauka), baina Euskaltelekin ari dira negoziatzen kable bidezko (%39,7) seinalea analogikoan zabaldua izan dadin.

Euskalteleko digitala jasotzen duenak, kablez ere ikusi ahal izango du, baina pakete analogiko oinarrizkoa duenak, momentuz ezingo  du ETB3 ikusi. Harremanetan ari dira Euskaltelekoak eta ETBkoak digitalean zein analogikoan heldu dadin etxeetara, izan ere horrek sekulako irismena emango lioke euskarazko kanal berriari.

Hiru oinarri izango ditu
kanal berriaren programazioak, ETBk bultzatu dituen beste horrenbeste “marka”
nagusienen eskutik: Betizu, Gaztea eta EITB Kultura.

Multzo horietariko bakoitzean
programa desberdinak sartuko dira, baina guztiek nolabaiteko etiketa, gai bateratzailea
eta xede-taldea edukiko dute identifikagarri. Telebistaren kontsumoan ematen
ari diren aldaketak (banaka ikustearena, euskarri  teknologiko ugari erabiltzea, kanalarekiko
fideltasun galtzea, autoprogramatzea) eta transmisio sistemen ugaritzea direla-eta,
telebistak zertan amaituko duen jakitea zaila da. Baina  bien bitartean, pozgarria da ETB1ez eta
Goiena TBz gain (zein tokian tokiko beste kanak) hirugarren bat ere egongo dela jakitea. Euskarazko produkzioari
beste lehio bat irekitzea ondo etorriko zaio.