Etiketaren artxiboa: gaztea

Abortion is killing

Opus Deiren kanpaina baten spota zela pentsatu nuen, lehen aldiz entzun nuenean.
“Live is life” gainera abortoaren kontrako eslogan egokia iruditu zitzaidan, non eta Nafarroan, noiz eta Osasunbidean “kontzientzia” eragozpena onartzen zaienean medikuei bezeroen eskubideak errespetatzen ez diren bitartan eta zeinek eta Sanzen gobernuak emakumeei EAEra ala Errioxara “enbarazuez” libratzeko “bidaia” ordaintzen dienean, inongo traba moralik gabe.

Benetan, jainkoa testigu, Opusen obra zela pentsatu nuela!

Baina ez, “Life is live” Gaztearen promozio kanpainaren barruko ekitaldia da. Azaroaren 17an, Bilboko  La Alhondigan grabatzekoak ei  diren promorako deia.

Eta Opus Deik ez duenez zerikusirik izan kantaren aukeraketan, nori otu zitzaion Opus musika talde plasta horren kanta topiko, metxeroa-piztu-eta-denok-batera-besoak-astindu eta  ñoñoa aukeratzea Gaztearen webguneari bultzada emateko?

La if is la if!

Eskertua

Dima gainetik behera nentorren lanerako bidean, Euskadi  Gaztea entzuten. Arizti politak daude  inguruan, errepidearen jira-bueltek ikusteko parada ematen dizutenean, disfrutatzeko moduko egun gaur.

Gosari orduan Joxerra Gartziari eginiko elkarrizketatxo bat irakurri dut: euskaren suspertzea eta bultzada gratifikazioaren bidez egin beharko litzatekeela zioen. Berrian aurkituko duzue bere argumentazioa. Polita eta interesgarria iruditu zaizkit.

Irakurritakoaz pentsatzen nengoela, irratian, Itoitzen “Lau teilatu” kantaren bertsio berri bat aurkeztu dute,  estrainekoz: Amaia Monterok eta Mikel Erentxunek eginikoa. Gogoangarria. Pozik nengoen