Normal
0
21
false
false
false
MicrosoftInternetExplorer4
/* Style Definitions */
table.MsoNormalTable
{mso-style-name:”Tabla normal”;
mso-tstyle-rowband-size:0;
mso-tstyle-colband-size:0;
mso-style-noshow:yes;
mso-style-parent:””;
mso-padding-alt:0cm 5.4pt 0cm 5.4pt;
mso-para-margin:0cm;
mso-para-margin-bottom:.0001pt;
mso-pagination:widow-orphan;
font-size:10.0pt;
font-family:”Times New Roman”;
mso-ansi-language:#0400;
mso-fareast-language:#0400;
mso-bidi-language:#0400;}
Istorioak kontatzerakoan euskarri desberdinak
erabiltzea eta digitalizazioak ekarri dituen bapatekotasuna eta interakzioa daude
transmedia izaeraren oinarrian.
Boladan dagoen hitza da. Han eta hemen artikuluak,
webguneak, jardunaldiak eta ikerketak ugaritzen ari dira transmediaren
aitzakian.
Metraje luzekoa, telesaila, bideojokoa, kromo
bilduma, liburuak eta kamisetak izan daitezke istorio bat garatzeko orduan aukeran
dauden euskarrietako batzuk eta horiek eta gehiago erabili izan dira “Star wars”, “Lost”, “Sophia’s diary” ala “Harry Potter” bezalako
produkzioetan (ikus Henry
Jenkins-en aurkezpena).
Hedabide ala plataforma bakoitzak dituen
berezitasunak kudeatuz, kontakizunak itxuraketa propioa hartzen du eta beti
ere, medio bakoitzak dituen berezitasunak aprobetxatzen dira. Kontakizun
beraren orbitan mugitzen diren medioak
dira telebista, zinea, webgunea, sare sozialak. Eta gero eta gehiagotan,
gidoilariek istorioak artikulatzen dituztenean arkitektuen jarrera hartzen
dute, jakinik, kontakizunak osagarri, egitura eta elementu desberdinak izango
dituela. Non hasi eta noraino garatu istorioa medio bakoitzaren gidoilariaren
kontua izango da.
Donostiako zinemaldiaren magalean, eta hirugarren
urtez antolatu duten III. Foro Digitalean ere transmediatasunak eztabaidaren muinean egon
da. Bi egunez, transmedia produktuen narratiba, gidoiaren eraketa, teknologia
berrien eragina eta interaktibitatea egon dira aztergai.
Javier Naharrok, “El
Barco” eta “Aguila
Roja” ekoizten aritu den Play
Television profesionalak zioen bezala, ezinezkoa da gaur egun telebistarako
programa bat eratu nahi izatea, bere webpisodioak ala twittersodioak kontuan
hartu barik. Oraindik ere nagusi den telebista pantailaren ondoan, sare
sozialen erabilera, ikus-entzuleen parte hartzea eta aportazioak ere bideratzen
jakin behar da eta produktua beraren
garapenean elementu oso garrantzitsuak suertatzen ari dira.
Arte
telebista kanal franko-germaniarraren webgunerako produkzioak zuzentzen dituen Alexander
Kneting-ek ere gauzak antzera ikusten ditu.
Gero eta gehiago dira ohiko telebista kanalaz gain
sarerako bakarrik bideratzen diren kontakizun. Baita fikziotik haratago. “Gaza Sderot”, “Prison Valley” ala “Bar code”
dira horietariko batzuk.
Modu berean,
EITBk gero eta produktu transmedia gehiago ditu eta horren artean daude
“El
conquistador…”, “Nick dut nik” ala albistegiak beraiek.
Horietariko bakoitzean kontatzen diren istoriak telebista tradizionalaz gain
beste plataforma batzuk erabiltzen dituzte edukia zabaldu eta jendearekiko
harremana estutzeko.