Etiketaren artxiboa: digitala

Transmedia

Normal
0
21

false
false
false

MicrosoftInternetExplorer4

/* Style Definitions */
table.MsoNormalTable
{mso-style-name:”Tabla normal”;
mso-tstyle-rowband-size:0;
mso-tstyle-colband-size:0;
mso-style-noshow:yes;
mso-style-parent:””;
mso-padding-alt:0cm 5.4pt 0cm 5.4pt;
mso-para-margin:0cm;
mso-para-margin-bottom:.0001pt;
mso-pagination:widow-orphan;
font-size:10.0pt;
font-family:”Times New Roman”;
mso-ansi-language:#0400;
mso-fareast-language:#0400;
mso-bidi-language:#0400;}

Istorioak kontatzerakoan euskarri desberdinak
erabiltzea eta digitalizazioak ekarri dituen bapatekotasuna eta interakzioa daude
transmedia izaeraren oinarrian.

Boladan dagoen hitza da. Han eta hemen artikuluak,
webguneak, jardunaldiak eta ikerketak ugaritzen ari dira transmediaren
aitzakian.

 Metraje luzekoa, telesaila, bideojokoa, kromo
bilduma, liburuak eta kamisetak izan daitezke istorio bat garatzeko orduan aukeran
dauden euskarrietako batzuk eta horiek eta gehiago erabili izan dira “Star wars”, “Lost”, “Sophia’s diary” ala “Harry Potter” bezalako
produkzioetan (ikus Henry
Jenkins
-en aurkezpena).

Hedabide ala plataforma bakoitzak dituen
berezitasunak kudeatuz, kontakizunak itxuraketa propioa hartzen du eta beti
ere, medio bakoitzak dituen berezitasunak aprobetxatzen dira. Kontakizun
beraren orbitan mugitzen  diren medioak
dira telebista, zinea, webgunea, sare sozialak. Eta gero eta gehiagotan,
gidoilariek istorioak artikulatzen dituztenean arkitektuen jarrera hartzen
dute, jakinik, kontakizunak osagarri, egitura eta elementu desberdinak izango
dituela. Non hasi eta noraino garatu istorioa medio bakoitzaren gidoilariaren
kontua izango da.


 Donostiako zinemaldiaren magalean, eta hirugarren
urtez antolatu duten III.  Foro Digitalean ere  transmediatasunak eztabaidaren muinean egon
da. Bi egunez, transmedia produktuen narratiba, gidoiaren eraketa, teknologia
berrien eragina eta interaktibitatea egon dira aztergai.

 

Javier Naharrok, “El
Barco
” eta “Aguila
Roja
” ekoizten aritu den Play
Television
profesionalak zioen bezala, ezinezkoa da gaur egun telebistarako
programa bat eratu nahi izatea, bere webpisodioak ala twittersodioak kontuan
hartu barik. Oraindik ere nagusi den telebista pantailaren ondoan, sare
sozialen erabilera, ikus-entzuleen parte hartzea eta aportazioak ere bideratzen
jakin behar da eta produktua beraren 
garapenean elementu oso garrantzitsuak suertatzen ari dira.

 

Arte
telebista kanal franko-germaniarraren webgunerako produkzioak zuzentzen dituen Alexander
Kneting
-ek ere gauzak antzera ikusten ditu. 

Gero eta gehiago dira ohiko telebista kanalaz gain
sarerako bakarrik bideratzen diren kontakizun. Baita fikziotik haratago. “Gaza Sderot”, “Prison Valley” ala “Bar code”
dira horietariko batzuk.

 

Modu berean, 
EITBk gero eta produktu transmedia gehiago ditu eta horren artean daude
El
conquistador
…”, “Nick  dut nik” ala albistegiak beraiek.
Horietariko bakoitzean kontatzen diren istoriak telebista tradizionalaz gain
beste plataforma batzuk erabiltzen dituzte edukia zabaldu eta jendearekiko
harremana estutzeko.

Ez daki / Ez du erantzun

Normal
0
21

false
false
false

MicrosoftInternetExplorer4


/* Style Definitions */
table.MsoNormalTable
{mso-style-name:”Tabla normal”;
mso-tstyle-rowband-size:0;
mso-tstyle-colband-size:0;
mso-style-noshow:yes;
mso-style-parent:””;
mso-padding-alt:0cm 5.4pt 0cm 5.4pt;
mso-para-margin:0cm;
mso-para-margin-bottom:.0001pt;
mso-pagination:widow-orphan;
font-size:10.0pt;
font-family:”Times New Roman”;
mso-ansi-language:#0400;
mso-fareast-language:#0400;
mso-bidi-language:#0400;}


TDTa ikusten dudanetik,
zailagoa egiten zait kanalak identifikatzea. Tele-hargailu zaharra nueneko TVE1,
ETB2, Tele 5 eta GoiTB oso erraz ezagutzen nituen, mandoan jarrita neuzkaneko
zenbakiaren arabera, identifikagarri gisa erabiltzen duten “euliagatik”,
hizkuntzagatik eta promoengatik. Edukiak berak aspaldi utzi dio kanalen izaera
identifikatzeko elementu gisa.

 

Digitalean jasotzen dudan
uhinezko telebistan, tele-denda kanal ugari daude, ETBren lauak, eta Estatu
mailan emititzen duten Antena 3, Tele 5 eta halakoen neba-aizpa digitalak: FDF, Telecinco 2, Antenaneox eta abarrak. 

Jaietan herriz herri
ibiltzen diren saltzaileen pare, postu batetik bestera desberdintasun gutxi
dago telebista kanal horien artean.

 

Kanal saltsa horretan
zapeatzen nenbilela lehengo egunean, inkesten emaitzei buruz galderak egiten
zuen lehiaketa batekin egin nuen topo. Formato ezaguna egin zitzaidan:  inkesta soziologikoetako datuak ia egiazkoak ziren ala
ez  jakitean zegoen gakoa. Adibidez, ia
“Valentziakoak ote diren Estatu espainiarrean sexu harreman gehien daukatenak”.
Lehiakideek galderan esandakoa “Egia”, “Gezurra” ala “Ez daki/Ez du erantzun”
aukeratu beharra zeukaten eta asmatuz gero, puntuak gehitu. Gero dirutara  itzultzen ziren aipatutako puntuak.

 

Lehiaketa honek,
telebistan asko ikusten diren “inkestak” ekarri dizkit burura eta, baita ere,
lehengo egunean telefonoz neroni egin zidaten galdeketa bera ere.

Lehenetik hasiko naiz.

Albistegietan bereziki,
baina bestelako programetan ere, jende artean zabalduen dagoen ustezko iritzia
ilustratzeko erabiltzen dituzte inkestak. Eutanasia, arrazakeria, krisi ekonomikoa
edota Osasunaren entrenatzailea izan daitezke galdegaiak.

Irakurketa
soziologikoetarako baino, telebista kanalaren ildo editoriala zein den jakiteko
izaten dira interesgarriak aipatutako “inkesta” horiek. Zein den kanal
bakoitzak erreferente modura hartzen duen “gizartea” eta  bere entzuleei buruz daukan irudia nolakoa
den erakusteko balio izaten dute kalean grabatutako ditxosozko bideoek.

 

Bada, bide batez,
deigarria egiten zaidan beste gauza bat: zein erantzun errazak ematen zaizkien
oso gai zailak  diren galderei. Gairik gaitzenari
eta korapilotsuenari buruz ere telebistan agertzen zaigun jendeak zeresana
izaten du. Beti dauka erantzuna prest.

 

Aipatu dudan bigarren
gaiari helduko diot orain, telefonoz egin zidaten inkestari buruz hain zuzen
ere. Kasualitateetan sinesten ez dutenen ildotik, kable bidezko telebista zen
inkestaren gaia. Eta han, ezinezkoa zen “ez daki” ala “ez du erantzun”
aukeratzea. Galdera guztiei zerotik bosterako puntuazioa eman beharra neukan. Eta
larri ibili nintzen, ez baitaukat nik etxean ez Euskalteleko kablerik ezta ere
Imageniorik ala Jazztelik. Hala esan nion inkestatzaileari baina hark
“erantzule” bat behar zuen, nire adinekoa, sexukoa eta ogibidekoa.

Deseroso
sentitu nintzen oso entzunez baino ezagutzen ez nituen plataformei buruz
iritzia ematen. Programazioaren kalitatea, kontratuen prezioa, modernotasuna
eta baliabide teknikoei buruzko galderak luzatu zizkidan eta han  ni, inkestatzaileari berari fabore bat egiten
niola pentsatuz, 4, 3, 5 eta halakoak erantzuten.

Azkenean, galdetegia
beteta, telebistan ikusten ditugun edozertarako iritzia emateko pronto dauden
horietako bat naizela pentsatu nuen. Akaso ni ere “ez daki” “ez du erantzun”
multzo horretan nire burua ikusteko bildur direnetakoa izango naiz.