Etiketaren artxiboa: basagoiti

Garraio ppublikoa

Hauteskunde kanpaina eskuetatik joan aurretik argazki hau jaso nahi nuen blog honetara. Izan ere, PSEk 2012ko Legebiltzarrerako aukeratutako hautagaiaren argazkia txarra bazen, beste honek ez  du parekorik. Argazkiaz ari naiz, noski. Baina ez  bakarrik.

Zuri beltzean izatea da PPk egin duen akatsik larrinea? Ez, portzierto. Nik uste dut gehiago dela fotoan agertzen denaren jarrera, begirakuna, irribarre sanoa, jazkera eta… bereziki, eslogana.
Nori otuko zitzaion “Si tu no vas ellos ganan” leloa?
Eta zergatik ez “Si ellos no van tu ganas” edo “Si ellos ganan  tu no vas”…eta zorabio puntura helduta: “Si tu no ellos ganan  vas”.

Ez ditut kalean PPren kartel asko ikusi. Markesinetan bai eta hor hartzen du leloak bere zentzu osoa…autobusaz ari dela baituridi.
Bizkaibus erabiltzearen aldeko kanpaina izan da aurtengo PPrena!!

Berez, berez, beheko partean esan beharko luke: “Ahora más que nunca Bizkaibus”.

 

Mugak

Normal
0
21

false
false
false

MicrosoftInternetExplorer4


/* Style Definitions */
table.MsoNormalTable
{mso-style-name:”Tabla normal”;
mso-tstyle-rowband-size:0;
mso-tstyle-colband-size:0;
mso-style-noshow:yes;
mso-style-parent:””;
mso-padding-alt:0cm 5.4pt 0cm 5.4pt;
mso-para-margin:0cm;
mso-para-margin-bottom:.0001pt;
mso-pagination:widow-orphan;
font-size:10.0pt;
font-family:”Times New Roman”;
mso-ansi-language:#0400;
mso-fareast-language:#0400;
mso-bidi-language:#0400;}

Hauteskunde ostean, PPren
bozeramale den Antonio Basagoitik EITBri buruz esan zituenen aurrean, irrati,
telebista eta bestelako euskarri informatikoetan lanean ari diren profesionalei
babesik sentituena adierazi nahi diet eta “askatasunarekin, pluraltasunarekin
eta giza-eskubideen” defentsan aurrera egin dezatela eskatu. Albistegietako
lankideei bereziki, zerbitzu publikoaren 
aplikazioan pausuak ematen segi dezatela.

Bestalde, PP eta PSE-EEk
lortutako akordioan aipatzen diren ideia batzuk penagarriak iruditzen
zaizkidala esan gura dut. Idatzi horretan zalantzan jartzen delako EITBk eta
bere profesionalek balore etikoak, konbibentzia, pluraltasuna eta
inpartzialitatea bermatu aldera lan egin izana.

Gainera, idatzian esaten
denez, albistegietan mugatu nahi delako Euskal Herrian gertatzen direnei buruz
informatzea. Ez bakarrik gertakari batzuen “zer”, “noiz”, “non” eta abarrak
ezabatuz, baizik eta “zergatiak” ea “ondorioak” izkutatu gura dituztelako.

 

Beraz, EITBko
profesionalei babesa adierazi eta zerbitzu publikoaren oinarrietan dagoen
informazio jasotzeko eta trukatzeko eskubidean lanean aritu daitezen animatu nahi ditut.

Bideo pare bat.

Normal
0
21

false
false
false

MicrosoftInternetExplorer4


/* Style Definitions */
table.MsoNormalTable
{mso-style-name:”Tabla normal”;
mso-tstyle-rowband-size:0;
mso-tstyle-colband-size:0;
mso-style-noshow:yes;
mso-style-parent:””;
mso-padding-alt:0cm 5.4pt 0cm 5.4pt;
mso-para-margin:0cm;
mso-para-margin-bottom:.0001pt;
mso-pagination:widow-orphan;
font-size:10.0pt;
font-family:”Times New Roman”;
mso-ansi-language:#0400;
mso-fareast-language:#0400;
mso-bidi-language:#0400;}

Athleticek irabazi izanaren giroan, ETBko kazetari bati
eginiko keinukera iraingarriak eta Antonio Basagoiti lehendakarigaiak
elkarrizketan esanikoak tonu bera dute.

Lehenak, alkoholaren eragin nabarmena du. Parrandazale
matxito autoktonoak, bere tankerakoez inguraturik dagoela jakitun, kazetariari
atzetik ematen diola antzesten du. Barregarri izatetik daukan guztia desagertu
egiten da imaginatzean ez lukeela gauza bera egingo, esaterako, kazetaria
gizonezkoa balitz. Seguru bere kuadrilakoek esango zutela horiek marikoikeriak direla.
Elastiko zuri-gorridunari neska ikusi eta beste ezer ez  zaio okurritzen, larrutarako direnekin, zer
bestela!

Eta, telebistaz zuzenean ikusi zutenek harridura eta
haserrea sentitu bazuten ere, ez zen bakarrik izan hooligan sarkoiaren jarreragatik. Baizik eta, ezertaz konturatu ez
zen kazetariaren ostean agertu zirenek ez zutelako ezer esan. Agian, zur eta
lur geratu zirelako kirol saioaren aurkezlea, tertuliakideak eta
errealizatzailea, baina garbi dagoena da ez zutela erreakzionatzeko erreflejorik
izan. Eta ulergarria ere bada, hogei segundokoa izan zelako espontaneoaren
sketcha. Bapatekori aurrea egiten ez asmatu izana da daukan azalpenik
normalena. Ez luke justifikaziorik izango ordea, “badakizu” sindromearen eraginpean
gertatu izan balitz. “Badakizu” sindromearen aplikazioa, kasu honetan, “futbolzalea
izatea”, “gizonezkoen testosterona borborkadak”, “gure taldeak irabazi izanaren
ospakizuna”, “jai giroko txiste bat besterik ez zela”, “alkoholak eragiten
dituen txorakeriak”, “pozoi gabekoa zela”…eta abarraz justifikatu gura izana
mutu geratzea.

 

Bigarren bideoak, berdinetik du asko. Basagoiti PPkoa,
hauteskunde osteko giroan eroso dabilela agerian uzten du. ETB2ko El Punton
eginiko elkarrizketan aritu zen jakinik egungo politikaren joko-arauak eta
arbitroa beti bere alde izango dituela. Zumosoleko lehengusua nahi dituenetarako
daukanaren erosotasuna. Iritzi publikatuaren lurrin gozotan, patxadaz. Bere
burua eta iritzi berbera dutenen onarpen keinuetara ohitua. Diskurtso errazera
egina. Hizkera herrikoia erabiltzen duen jauntxoa (“la cancha dada a ETA” eta
“aquí (ETB) se da bola…”).

Motoserraz ebakuntzak egin gura dituen medikuaren
fintasunaz, Basagoiti.

Kontra egiteko bere neurrira inor jarriko ez dela jabetuta aritu
zen ETBn.

“Ez kondenatzetik”, “justifikatzera” pausua eman zuen bere
diskurtsoan. Hortik “defendatzera” eta, azkenik, “terrorismoan dagoenari
protagonismoa ematen ziotela” salatu zuen.

Alperrikakoak izan ziren kazetariak, diskurtsoaren
gordintasuna ikusita agian, “no es cierto” eta “acusación muy seria…” bezalakoak
jaurtiz. ETBren aurkako diskurtsoa neutralizatu eta desbideratu guran aritu zen, arrakasta
gehiegirik gabe, dena esan behar bada. Ez zen erraza, noski. Gainera, eremu
likitsuan sartu zitekeen ia konturatu barik. Izan ere, ETBren ildo editoriala,
norberaren gustukoa izan ala ez, defenda ezina baita ez bada aitortzen aldi
berean hauteskundeetara aurkezteko eta botoa emateko eskubidea mugatua dagoela
herri honetan.