Espainiako gobernuaren erreakzioaren zain egon nintzen atzo arratsaldean
eta iluntzean. Rubalcabaren zuzeneko prentsaurrekoa noiz emango ote
zuten.
Gero, halakorik ez zetorrela ikusita pentsatu nuen igande eguerdian,
arrapaladan eta botelaburrean erreakzionatzeko gaitasunik ez zutela
izan. Gaur, konturatu naiz, ezetz. Gaiaren berri bazutela. Jakinaren
gainean zirela. Eta erreakzionatu dutela idatzitako gidoiaren arabera,
alegia, prentsaurrekorik ez, garrantzirik eman ez eta ahal dela
beraiek aupatuz notiziaren informazio-iturri nagusi modura.
Niri oso berri ona iruditu zait. Irailean, basoan izaten ditugun
koloreek ematen didaten pozari beste bat gehituz.