Naturaltasunez

Mihiluze telebista programaren atal baten izena birziklatuz, saio berri bat jarri du martxan Kike Amonarrizek eta bere taldekideek, ETB1en.  Azarotik hona lortutako tokia, metatutako audientzia eta eskuratutako Argia Saria dira Tribuaren berbaken arrakastaren lekukorik garbienak. Saioa oso ondo dago.

Gaurko Berrian Amonarrizekin eginiko elkarrizketa irakur daiteke.  Ilusioa. Lanerako gogoa. Konbentzimendua. Horiek eta gehiago sumatzen dira elkarrizketan eta baita programan ere. Esaten dituenak eman dit zer pentsa. Baina, oraingoan, Tribuaren berbak bezalako programa bat ETB2ra nola berbideratu daitekeen galderaz eta erantzunaz  gauza pare bat esan gura nituzke.

Tribuaren berbak euskararen gaineko saio bat da eta bere erabiltzaileak eta hizkuntzaren testuingurua ditu erreferente nagusi. Helburuak ere garbiak ditu: euskararen gaineko kultura zabaldu eta sozialki legitimatu. Euskaraz izateak perfilatu egiten du bere xede-taldea baina ez du horrek esan nahi euskaraz ez dakitenek (ala hain ondo moldatzen ez direnek) ezin dutenik programa horrekin gozatu. EHra zein kanpora begira, audientzia potentzial zabalagoa dauka.

ETB2 euskararekiko inpermeablea dela pentsatzea beste garai bateko kontua da. Kanal hori da gaur egun euskaldunengana heltzeko ikus-entzunezko tresnarik indartsuena. Nola desaprobetxatuko dugu! Horregatik, Tribuaren berbak saioaren aitzakian, euskara kanal guztietan integratzen joateko taktikak eta teknikak aplikatzen hasi beharra dago. Amonarrizen programa bereziki egokia dela horretarako? Ados nago. Eta, berandu baino lehen hasi beharko litzateke pentsatzen, euskararen izaera, erabilera eta indarra nola moldatu daitekeen euskara nagusi ez den familia eta jende multzoetara iristeko.

 

 

4 iruzkin “Naturaltasunez” bidalketan

    1. hamaikahamaika Bidalketaren egilea

      Arrazoia Txillardi. Ikusi duzu zuzendu dudala eta lehengo Amunarriz kendu eta benetak Amonarriz jarri dudala. Non neukan nik burua?

      Erantzun
    2. hamaikahamaika Bidalketaren egilea

      Kanal guztietan euskarari ateak zabaltzea helburu modura hartuta, asko egin daiteke. Progresio atsegin eta disfrutagarrian azpidatziekin, grafismoaz, aurkezlearen jardunaz, seinale dualaz…asko dago egiteko. Tribuaren berbak bezalako saio bat egokia izan daiteke hasteko, nola ez!

      Erantzun

Utzi erantzuna hamaika(r)i Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude