“Golpez ala bapez”

Normal
0
21

false
false
false

MicrosoftInternetExplorer4


/* Style Definitions */
table.MsoNormalTable
{mso-style-name:”Tabla normal”;
mso-tstyle-rowband-size:0;
mso-tstyle-colband-size:0;
mso-style-noshow:yes;
mso-style-parent:””;
mso-padding-alt:0cm 5.4pt 0cm 5.4pt;
mso-para-margin:0cm;
mso-para-margin-bottom:.0001pt;
mso-pagination:widow-orphan;
font-size:10.0pt;
font-family:”Times New Roman”;
mso-ansi-language:#0400;
mso-fareast-language:#0400;
mso-bidi-language:#0400;}

Egun gutxiko gora
beheran, irrakurri ditut Goienan Euskal
Telebistari buruzko Erramun Turutarenaren artikulua, Sustatun eta Berrian
Jesus Egigurenen hitzei buruzko aipamenak eta, azkenean, Hitzetik Hortzera
ETB1en eta Nahieran aipatutako elkarrizketa ikusteko aukera izan dut.

Ez da gaur-gaurko kontua,
baina itxura guztien arabera indar berrituta datorkigu EITBren hizkuntza
politikaren gaineko eztabaida.

Egunkariko izenburu gisa
ona da Berriak dakarren “Gaztelaniazko kateak itxi beharko lituzke EITBk” eta,
bide batez, aitortu beharra diogu Egigureni titularrak eskaintzeko daukan abilezia.
Baina, eztabaidak ur zabalagoetara eta sakonagoetara eramaten gaitu berehalaxe.

Kontua ez da-eta kanalak ixtea
baizik eta beraien artean indarrak batzea eta norabide beretsuan jartzea,
bereziki informazio/komunikazio tresna gisa baliagarriak izan daitezen eta
euskara eta euskal kulturaren suspertze lana bete dezaten.

Hizkuntzaren erabilerari
dagokionez, agortuta dago eredu dikotomikoa: ETB1 euskaraz eta ETB2 gazteleraz
eta, bi nagusi hauen periferia tematikoan, ETB3 eta ETB K ala Canal Vasco. Izan
ere, EiTBk ez du eredu integratzaile bat eskaintzen non euskara edota,
trantzisio garai batean, elebidunak izan daitezkeen kanalen, irrati emandegien
zein online zerbitzuen edukiak euskararen presentzia, legitimitate soziala eta
erabilera bultzatzen duen.

Krisi ekonomikoak,
ikus-entzuleen urruntasunak eta  EiTBren
aginte postuetan duela ia hiru urte eman ziren aldaketek areagotu egin dute
irrati-telebista publikoaren inguruko eztabaida zabal, pausatu eta serioa egin
beharra.

Esango nuke nik zerbitzu
publikoa, profesionaltasuna, euskara eta edukien gertutasuna eta erreferentzialtasun
informatiboa izan beharko liratekeela etorkizuneko ereduaren oinarriak. Eta ez,
hauetariko bakoitzak beretik tira eginez, modu integratuan guztiak norabide
berean jarriz.

Kontraesankorra badirudi
ere, digitalizazioak kanal kopuruaren biderketa ekarri du eta, aldi berean, eskaintzaren
homogeneizazioa. Euskarak irrati-telebista eta online zerbitzuen panorama zabal
honetan sekulako marka indarra du eta hori aprobetxatu beharra dute hemengo
komunikabide publikoek. Baina gainera, hezkuntza sistemaren ibilbide luze eta
arrakastatsuarekin  bat eginez,
euskararen ezagutza eta erabilera sustatu behar dute. Modu entretenigarri,
berritzaile, parte hartzaile eta ausartean.

Kanalak itxi ez,
euskarari zabaldu baizik.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude